«Artearen historia»: berrikuspenen arteko aldeak

1.690 bytes added ,  Duela 7 hilabete
=== Aro Modernoaren artea ===
{{sakontzeko|Aro Modernoa}}
'''Aro Modernoa''' edo '''Aro Berria''' Historian [[XV. mendea]]ren bukaeran hasi eta [[Frantziako Iraultza]] arte luzatu zen garaiari deritzo, Mendebaldeko historiaren hirugarrena, [[Erdi Aroa]] eta [[Aro Garaikidea]]ren artean. Hasiera [[Pizkundea]] garaiak markatzen du, zientziak, artea, literatura eta arkitektura irauliko zituenak eta [[Erdi Aroa]]ri amaiera emango zionak. Ikuspegi honetatik, Aro Modernoan modernotasunaren balioak (progresoa, komunikazioa eta arrazoia) nagusitzen dira, aurreko aroaren balioen aldean. Halaber, Aro Modernoan bi munduren batuketa, Ameriketena eta Mundu Zaharrarena ([[Europa]], [[Asia]] eta [[Afrika]]), 20.000 urtetan bereizita egon ondoren.
 
Herrialdearen eta eskolaren arabera, Aro Modernoaren hasiera data desberdinetan kokatzen da, baina guztiak [[XV. mendea]]ren bukaeratik [[XVI. mendea]]ren hasierara doaz: [[1453]] ([[Konstantinoplaren erorialdia]]), [[1453]] ([[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerraren]] amaiera), [[1455]] ([[inprimatzeko makina|inprentaren]] asmakizunaren ustezko data), [[1492]] ([[Kristobal Kolon]] [[Amerika]]ra iristean), [[1512]] ([[Nafarroako konkista]]) eta [[1517]] ([[Martin Luther]]ren [[erreforma protestantea|erreformaren]] hasiera), besteak beste. Salbuespena Italiako historiografia izango litzateke, XV. mende osoa [[Pizkundea]]ren barruan kokatzen baitu. Bukaerari dagokionez, zalantza gutxiago daude. Oro har, [[Frantziako Iraultza]]k markatzen du aro honen amaiera eta hurrengoaren hasiera. Izan ere, hala orduko gertakariak zirela eta, nola batera [[Ingalaterra]]n suertatzen zen [[Industria Iraultza]] zela eta, [[XIX. mendea]] oso bestelakoa da politikagintzan, [[ekonomia]]n eta giza erlazioetan.
 
==== Pizkundea ====
37.864

edits