«Artearen historia»: berrikuspenen arteko aldeak

243 bytes added ,  Duela 8 hilabete
Margolaritzak gorakada handia izan zuen garai horretan, ez Italian bakarrik, baita Flandesen eta Alemanian ere. Italian, Quattrocentoko pinturaren ezaugarriak marrazkiaren zehaztasuna, [[esfumatura|sfumatoa]], dotorezia eta konposizioaren oreka izan ziren. Cinquecentoan Erroma eta [[Venezia]] bihurtu ziren pinturaren gune nagusi. Lehenengo hiriko pinturaren ezaugarria handitasuna izan zen ([[Rafael]]), eta bigarrenekoarena, berriz, kolorearen eta argiaren erabilera trebea ([[Tiziano]], [[Tintoretto]]).
Errenazimentuko musika Italiako iparraldean sortu zen, ''Ars nova'' izenarekin, eta Errenazimentuko idazle handienen letrak erabili zituen. Musika berriaren lehenengo formak [[frottola]], [[ballata]] eta [[caccia]] izenekoak izan ziren. Handik gutxira, Frantziara hedatu zen mugimendua, eta [[Bartzelonako Konderria|Bartzelonako kondeen]] gortea Errenazimentuko musikak izan zuen gune aipagarrienetakoa bilakatu zen. XVI. mendean etorri zen Errenazimentuaren amaiera, hiru polifonista handiokin: [[Orlando di Lasso]], [[Palestrina]] eta [[Tomás Luis de Victoria]].<ref>http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/artearen-historia-errenazimendua/ar-125483/</ref><ref>https://www.hiru.eus/eu/historia/el-renacimiento</ref><ref>https://arteaetahistoria.blogspot.com/2019/01/aro-modernoa-errenazimendua.html</ref>
 
<center>
38.142

edits