Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
301. lerroa:
 
==== Pizkundea ====
[[Fitxategi:Mona Lisa, by Leonardo da Vinci, from C2RMF retouched.jpg|thumb|[[Leonardo da Vinci]]ren [[Mona Lisa]].]]
{{sakontzeko|Pizkunde}}
{{sakontzeko|Pizkundetar arkitektura}}
{{sakontzeko|Errenazimentuko literatura}}
Gai berriak lantzen hasi baziren ere (mitologia, erretratua, ikuspegiak…), Erdi Arokoak bezala [[Kristautasun]]ari buruzkoak dira Errenazimentu garaiko arte lan geheintsuenak. Irudiak askoz ere naturalagoak dira, ordea, eta ez dira hain zurrun eta geldiak, edertasuna eta bizitzearen poza adierazten baitute. Bizitzaren beste zenbait alor bezala, artea ere ''paganizatu'' egin zen nolabait. [[Antzinako Erroma|Erroma]] eta [[Antzinako Grezia|Greziako]] klasikoen lanak hartu zituzten oinarri Errenazimentuko artistek, eta espazioa eta adierazkortasun indarra izan ziren haien ardura nagusiak.
Errenazimentuko arkitektura profanoa izan zen hasieratik, eta gotikoak ia indarrik ez zuen hiri batean sortu zen: [[Florentzia]]n. Proportzio neurtuak erabiltzea, ordenak bata bestearen gainean jartzea, [[kupula]]k erabiltzea eta tamaina erraldoiak sartzea izan ziren Errenazimentuko arkitekturaren ezaugarriak. [[Quattrocento]] delakoan (XIV. mendeko Italiako Errenazimentuan) sarritan erabili ziren atxikituriko zutabeak eta pilastrak, [[kapitel]] klasikoak, [[fuste]] lauak, [[erdi puntuko arku]]ak eta zirkulu erdiko [[Ganga (arkitektura)|gangak]].
 
Quattrocentoa eta [[Cinquecento]]a (XV. mendeko Errenazimentua) bereizten dituzten ezaugarriak osagai txikiez eginiko apaingarriak, kupularen luzapena eta harri zakar edo harlanduekin eginiko fatxadak dira. [[Erroma]] izan zen Cinquecentoko arkitekturaren gune nagusia. Cinquecentoko arkitekturaren beherakada hasi zenean azaldu ziren [[Arkitektura barrokoa|barrokoaren]] lehen adibideak Erroman.
 
Erdi Aroko literaturan nagusi ziren oinarri moralizatzaileen eta estetikoen aurrean, edertasunaren aurkikuntza da Errenazimentuko idazlearen helburu nagusia. Hala, bigarren mailan geratzen dira aurreko garaietako helburu moralizatzaileak. Idazleak, gainera, bere autonomia aldarrikatzen zuen, tradizioaren, dotrinaren eta arauen gainetik. XIV. mendean bultzada handia izan zuen Italian, [[Dante Alighieri|Dante]], [[Giovanni Boccaccio|Boccaccioren]] eta [[Francesco Petrarca|Petrarkaren]] lanei esker. Petrarka da, bereziki, Errenazimentuko idazle guztiek jarraitu zuten eredua.
 
Pizkundeko eskultura Antzinateko tradizioan oinarritu zen, hura berriztatu bazuen ere. Gizakia goraipatzen zen, gizakiaren gorputzaren edertasuna, anatomiaren ezagutzari esker. Arkitektura bezala, Florentzian sortu zen Errenazimentuko eskultura, eta profanoa izan zen hasieratik. Adierazkortasuna eta formaren perfekzioa lortzea zuen helburu. Genero horretako lanik aipagarriena [[San Joan bataiotegia (Florentzia)|Florentziako bataiotegiko]] ateetako behe-erliebeak dira. Ordura bitartean inoiz lortu gabeko sakontasun sentsazioa lortu zuen [[Lorenzo Ghiberti|Ghibertik]] lan horretan. [[Michelangelo]]ren biluziaren teknika bikaina izan zen Cinquecentoaren ardatza.
Margolaritzak gorakada handia izan zuen garai horretan, ez Italian bakarrik, baita Flandesen eta Alemanian ere. Italian, Quattrocentoko pinturaren ezaugarriak marrazkiaren zehaztasuna, [[esfumatura|sfumatoa]], dotorezia eta konposizioaren oreka izan ziren. Cinquecentoan Erroma eta [[Venezia]] bihurtu ziren pinturaren gune nagusi. Lehenengo hiriko pinturaren ezaugarria handitasuna izan zen ([[Rafael]]), eta bigarrenekoarena, berriz, kolorearen eta argiaren erabilera trebea ([[Tiziano]], [[Tintoretto]]).
Errenazimentuko musika Italiako iparraldean sortu zen, ''Ars nova'' izenarekin, eta Errenazimentuko idazle handienen letrak erabili zituen. Musika berriaren lehenengo formak [[frottola]], [[ballata]] eta [[caccia]] izenekoak izan ziren. Handik gutxira, Frantziara hedatu zen mugimendua, eta [[Bartzelonako Konderria|Bartzelonako kondeen]] gortea Errenazimentuko musikak izan zuen gune aipagarrienetakoa bilakatu zen. XVI. mendean etorri zen Errenazimentuaren amaiera, hiru polifonista handiokin: [[Orlando di Lasso]], [[Palestrina]] eta [[Tomás Luis de Victoria]].
 
<center>
<gallery mode="nolines" heights="200" widths="200">
Fitxategi:Tempietto05.jpg|[[Donato Bramante|Bramanteren]] [[San Pietro in Montorioko Tenplutxoa]], [[Erroma]].
Fitxategi:Testina 26 autoritratto.JPG|[[Lorenzo Ghiberti|Ghiberti]], [[San Joan bataiotegia (Florentzia)|Florentziako bataiotegiko]] oparraldeko atean.
Fitxategi:David_von_Michelangelo.jpg|[[Michelangelo]]ren Dabid eskultura ([[Florentzia]]ko Arte Eder Akademia), [[Goi Pizkunde]]ko artearen adibidea.
Fitxategi:God2-Sistine_Chapel.png|[[Michelangelo]]ren ''Adamen kreazioa'', [[Kapera Sixtinoa|Kapera Sixtinoko]] freskoa.
</gallery></center>
 
==== Manierismoa ====