«Txerto»: berrikuspenen arteko aldeak

34 bytes added ,  Duela 2 hilabete
t (Autoritate kontrola jartzea)
 
=== Inaktibatutakoak ===
 
Jatorriz [[Patogeno|patogenoak]] ziren [[Mikrobio|mikroorganismoak]] konposatu kimikoen, beroaren edo erradiazioen bidez inaktibatzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izena=C.S.|abizena=Lopez|izenburua=Cervical cancer, human papillomavirus and vaccines: assessment of the information retrieved from general knowledge websites in Chile|orrialdeak=19–24|abizena2=Krauskopf|abizena3=Villota|abizena4=Burzio|abizena5=Villegas|izena2=E.|izena3=C.E.|izena4=L.O.|izena5=J.E.|data=2017-07|url=http://dx.doi.org/10.1016/j.puhe.2017.02.017|aldizkaria=Public Health|zenbakia=148|issn=0033-3506|doi=10.1016/j.puhe.2017.02.017|sartze-data=2018-11-16}}</ref> Beraz, gaixotasuna sortzeko gaitasuna galtzen dute. Horien adibide dira [[Poliomielitis|poliomelitisaren]] txertoa, [[A hepatitis|A hepatitisarena]], [[Amorru (gaixotasuna)|amorruarena]] eta zenbait [[Gripe|griperena]].
 
=== Ahuldutakoak ===
{{sakontzeko|mikrobio moteldu}}
 
Txerto batzuk ahuldutako [[mikrobio]] biziz osatuta daude. Kasu askotan, [[mikroorganismo]] horiek [[birus]] aktiboak dira. Bi motatakoak izan daitezke: infektatzeko gaitasunik ez dutenak, baldintza desfaboragarrietan kultibatuta euren [[birulentzia-faktore]]ak galdu dituztelako; edo [[mikrobio]]en antzeko organismo ez hain arriskutsuak, [[immunitate-sistema]] aktibatzeko gai direnak. Nahiz eta indargabetutako txerto gehienak biralak izan, naturan bakterianoak aurki daitezke. Biralen artean daude, esaterako, [[sukar hori]]a, [[elgorri]]a, [[Hazizurri|paperak]] eta [[errubeola]]; eta bakterianoen artean, [[sukar tifoide]]a, adibidez. [[Calmette]] eta [[Guérin]]-ek garatutako ''[[Mycobacterium tuberculosis]]'' txertoa ez dago [[andui]] kutsakor batez osatuta; horren ordez, "BCG" izeneko eraldatutako andui batek sortzen du erantzun immunitarioa. ''[[Yersinia pestis]]'' EV anduia daraman indargabetutako txertoa, ordea, izurriteen aurrean immunizatzeko erabiltzen da.
 
9.881

edits