Unitate astronomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85.85.227.238 (eztabaida) wikilariaren 6028680 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Astronomical unit.png|thumb|341x341px|Unitate astronomiko baten neurria erakusten duen irudia. Unitate astronomikoa (ingelesezko ''au'') grisez dugu eta [[Eguzki-sistema|eguzki-sistemako]] planeta bakoitzaren orbita kolore batez irudikatuta ageri da.]]
'''Unitate astronomikoa''' ('''UA''') luzera [[neurri-unitate|unitate]] bat da, gutxi gorabehera [[Eguzkia]]ren eta [[Lurra]]ren arteko batez besteko distantziaren balio berekoa. Gaur egun UAren balio adostua 149.597.870.691 ± 30 [[metro]] da, edo 150 milioi km gutxi gorabehera.
 
9 ⟶ 10 lerroa:
* Eguzkitik [[Esne Bidea]]ren erdigunerainoko distantzia 1.7×10<sup>9</sup> UA da.
 
[[Sigla|Siglari]] dagokionean, [[Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoa|Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoak]] eta [[ISO 80000]] nazioarteko arauak '''UA'''ren erabilera gomendatzen dute, alabaina, [[Nazioarteko Astronomia Elkartea|NAEk]] '''au''' sigla baino ez du ontzat hartzen, [[Ingeles|ingelesa]] mintzatzen den herrialdeetan ohikoena den sigla. Sarritan ikus daiteke unitate astronomikoaren sigla letra larriz idatzita, '''UA''' edo '''AU''', nahiz eta [[Nazioarteko Unitate Sistema|Nazioarteko Unitate Sistemak]] soilik gizabanako baten izena duten unitateak idatzi letra larriz.
{{Luzera unitate aurkibidea}}
 
Unitateak izena [[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mendea|XVII. mendeetako]] [[Zerrenda:Astronomo ospetsuak|astronomoei]] zor die. Garai haietan [[Eguzki-sistema|eguzki-sistemako]] argizagien arteko distantziak erlatiboki kalkulatzen zituzten, balio absolutuen kalkulua ezinezko egiten zitzaielako. Distantzia erlatibo horietan, patroi edo erreferentzia gisa [[Eguzkia]] eta [[Lurra|Lurraren]] arteko distantzia hartu zuten, unitate astronomiko izena jarri zitzaiona. Garaikoek unitate horren balio zehatza noizbait jakitea lortzen bazen, "[[Unibertsoa|unibertsoaren]] tamaina ezagutuko zela" esaten zuten.{{Luzera unitate aurkibidea}}
 
[[Kategoria:Luzera unitateak]]