Industria Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
I bat
3. lerroa:
[[Fitxategi:Maquina vapor Watt ETSIIM.jpg|thumb|Watt [[lurrun makina]] bat. Lurrun makina, burdinaz egina eta batik bat [[ikatz]]ak higiarazia, oso erabilera zabalekoa bilakatu zen [[Erresuma Batua]]n Industria Iraultzaren garaian.]]
 
'''Industriandustria Iraultza''' [[XVIII. mendea]]ren bukaeran eta [[XIX. mendea]]ren hasieran [[Britainia Handia]]n sortu eta mundu osora zabaldu zen aldaketa teknologiko, sozioekonomiko eta kulturala izan zen. Horri esker, [[industria]]n eta makinerian oinarritutako ekonomiak eskulan tradizionalaren lekua hartu zuen. Oihal-industrian zein [[altzairu]]a ekoizteko tekniketan hasita, kanalen nahiz errepideen (eta, geroago, burdinbideen) sorkuntzak eta hobekuntzak produktu berrien salerosketa erraza eta azkarra ahalbidetu zuten. Hasiera batean ikatzez hornitutako lurrun makinek zein oihal industriako mekanizazioak ekoizpen ahalmena handitu zuten. Metal hutsezko makineriak eta lanabesek beste industriak mekanizatzeko prozesua erraztu zuten XIX. mendeko lehen bi hamarkadetan.
 
Industria Iraultzaren garaia zehazterakoan historialariak ez datoz bat. [[Eric Hobsbawm]]en arabera, [[1780ko hamarkada]]n sortu eta [[1830eko hamarkada|1830ekoan]] edo [[1840ko hamarkada|1840koan]] "lehertu" zen. [[T. S. Ashton]]ek, aldiz, [[1760]] eta [[1830]] bitartean gauzatu zela dio.