Rochdaleko Aitzindariak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Rochdale pioneers group photograph.jpg|thumb|Rochdaleko Aitzindariak]]
<br />'''Rochdaleko Aitzindarien''' Bidezko Elkartea (jatorriz ''Rochdale Society of Equitable Pioneers'' izenekoa ingelesez) 1844an sortu zen, kontsumitzaile kooperatiba bezala, Ingalaterrako Manchester ondoko Rochdale hirian. Bazkideei dibidendua ordaintzen hasi zen lehenengoetako enpresa izan zen, kooperatiba mugimendu modernoaren oinarria bilakatuz. Aurretik beste kooperatiba batzuk sortuak izan arren, Rochdaleko Aintzindariena gizarte-kooperatiben prototipoa bihurtu zen Britainia Handian.
 
Aitzindariak ospetsuak dira Rochdaleko Printzipioak diseinatzeagatik, eta beraien lankidetza-printzipio multzoa, mundu osoko kooperatibek gaur egun arte funtzionatzen duten printzipioen oinarria izan ziren. Rochdaleko Aintzindariak erabilitako eredua, ekonomia kooperatibako ikerketen iturri izan da.