Erlatibitate berezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
Fisikan, '''erlatibitate berezia''' deritzo espazioaren eta denboraren portaera azaltzen duen teoria fisikoari. [[Mekanika klasiko|Mekanika newtondarraren]] orokorpen bat da eta bateragarria da Maxwellen [[Elektromagnetismo|teoria elektromagnetikoarekin]].
 
[[Albert Einstein]]<nowiki/>ek [[1905]]. urtean argitaratu zuen ''OnZur theElektrodynamik electrodynamicsbewegter of moving bodiesKörper'' artikuluan agertzen da lehen aldiz erlatibitate berezia. Espazioa eta denbora erlatiboak direla iragartzen du, hots, behatzailearen higiduraren araberakoak direla. Besteak beste, [[denboraren zabalkuntza]], [[espazioaren uzkurdura]] edota [[aldiberekotasunaren erlatibitatea]] aurresaten ditu.
 
Teoriaren baliagarritasuna [[grabitazio-eremu]] ahuletara dago mugatuta. Grabitazio-eremuak oso bortitzak direnean, orokorragoa den [[erlatibitate orokorra]] behar dugu [[espazio-denbora]]<nowiki/>ren deskribapen egoki bat egiteko. Era berean, gorputzen abiadurak txikiak direnean [[argiaren abiadura]]<nowiki/>ren aldean, ez da beharrezkoa erlatibitate berezia erabiltzea (bai ordea, zuzena), Mekanika Newtondarrak emaitza onargarriak ematen baititu.