Euskal apologistak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
39. lerroa:
*[[Baltasar Etxabe Orio]] (1548-1619 edo 1623): Pintore izateaz gainera, legegizon eta idazlea izan zen. 1607. urtean ''Discursos de la Antigüedad de la lengua cántabra Bascongada'', euskararen aldeko [[Euskal apologistak|apologia-lana]] eman zuen argitara.
 
*[[Juan Perotxegi]] kapitaina(?-?): 1731an ''Origen y antigüedad de la lengua bascongada y de la Nobleza de Cantabria'' obraren lehen edizioa argitaratzen du Bartzelonan, 1738ko berragitalpenarentzat zuzendu eta emendatu zuena. 1760an ''Origen de la nacion bascongada, y de su lengua'' argitaratzen du, testu beraren hirugarren bertsio bat, bigarrena baino pixka bat laburragoa.<ref>http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/1216-euskararen-eta-kantabriako-nobleziaren-jatorri-eta-antzinatasuna</ref><ref>https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/nafarkaria/1999-05-07.pdf</ref>
 
* [[Manuel Larramendi]] (1690-1766). Bere lehen lana ''De la antigüedad y universalidad del Basquence en España: de sus perfecciones y ventajas sobre otras muchas lenguas: Demostración previa, al Arte, que se dará a luz de esta lengua'' izan zen. Liburu honetan, garai batean Euskara iberiar penintsula osoan hitz egiten zen hizkuntza zela zioen, penintsulako lehen hizkuntza izanik. Izenburu honetako “arte” aipatzen duenean gramatikaz ari da.