Empire State eraikina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
31. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
 
Munduko eraikinik garaiena izan zen [[1931]]. urtetik [[1972]]ra arte. Urte hartan, [[New York]]en eraikitako World Trade Center konplexuko [[World Trade Center|Dorre Bikiek]] garaieran gainditu zuten. 2001ean World Trade Center-a suntsitu ondoren, berriro ere New Yorkeko eraikin altuena da Empire State Building.
Empire State Building 381 m garai da 102 solairuaren mailan, eta mastaren 62 metroak kontuan hartuta 443 metrora iristen da guztira. 85 komunikazio-bide ditu, eta bulego-espazioak 200.500 m<sup>2</sup>ko azalera du. Aire zabaleko estalkia eta behaketa-plataforma ditu 86. solairuan.
1930etik 1931ra bitartean eraiki zuten; hau da, [[Depresio Handia]]ren garaian. 102 solairu dauzka, eta 381 metroko garaiera (443,5 metrokoa, baldin eta goialdean daukan antena ere kontuan hartzen bada).
[[Depresio Handia]]ren garaian lan-eskuak izan zuen prezio baxua zela medio, soil-soilik 410 egunean eraikia izan zen, 3.400 langilek aldi berean lanean jardun ondoren. Zimenduetarako zulaketa-lanei 1930eko urtarrilaren 22an ekin zitzaien, eta martxoaren 17an hasi ziren eraikuntza-lanak: aste bakoitzeko 4,5 solairu altxatzen zituzten. [[1931]]ko [[maiatzaren 1]]ean inauguratu zuten.
 
===Argiztapena===