Euskal apologistak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
31. lerroa:
*[[Esteba Garibai]] (1533-1599): Idazle eta langile nekaezina zen, eta inork ez bezala ezagutzen zuen [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Erdi Aroa]]ren bukaerako historia, nahiz, garaiak agintzen zuen bezala, Gaztelako erregeen alde egiten saiatu zen etengabe. Ez da Garibaik euskaraz eginiko testurik ezagutzen, baina esaera zaharren bilduma bat egin zuen, [[Julio Urkixo]]k ''[[Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria]]''n argitaratu zuena. Esaera horiek gehienbat [[bizkaiera]]zkoak dira.
 
*[[Andrés de Poza]] (1530-1595): Haren liburu apologista ''De la Antigua lengua, poblaciones y comarcas de las Españas en que, de paso, se tocan algunas cosas de la Cantabria. Compuesto por el Licenciado Andrés de Poza, natural de la ciudad de Orduña y abogado en el muy noble y leal Señorío de Vizcaya. Dirigido a don Diego de Avendaño y Gamboa, señor de las casas de Urquijo y Olaso, y de la villa de Villareal y sus valles, y ballestero mayor del Rey nuestro Señor'' izenburua du (Bilbo: Matías Marés, 1587). Bertan [[Europa]]ko [[hizkuntzalaritza]]ren lehendabiziko [[hizkuntza erromantzeak|erromantze hizkuntzen]] zerrendaren bat dago, [[Giulio Cesare Scaligero]]rena baino aurrekoa dena. Hau Bilbon argitaratutako lehendabiziko liburua izan zen.<ref>[http://silviasevilla.wordpress.com/2007/05/14/andres-de-poza/ Silvia's blog]</ref> Nolabait apologismoarekin lotuta beste liburu bat egin zuen: ''Ad Pragmaticas de Toro et Tordesillas, sive De nobilitate et propietate'', 1589. Bertan bizkaitar guztion kaparetasun unibertsala defendatu zuen, Juan García [[Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritza|Valladolideko Errege Auzitegi eta Chancilleriako]] fiskalaren aurka.
 
=== XVII eta XVII. mendeko apologistak ===