Euskal apologistak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Euskal apologistak''' euskararen defentsa eta alabantzak egin zituzten idazleak izan ziren. Mendetan jasotako ospe galera konpensatzeko euskara bere neurria baino gorago erama...»
(Ez dago alderik)

18:19, 2 abendua 2019ko berrikusketa

Euskal apologistak euskararen defentsa eta alabantzak egin zituzten idazleak izan ziren. Mendetan jasotako ospe galera konpensatzeko euskara bere neurria baino gorago eraman zuten, hizkuntzaren jatorria eta izeaera idealizatuz. Haien mezua garbia zen: beste hizkuntzen gainetik euskara kokatu behar zen.

Apologisten zergatia

Euskararen apologia egitea ez zen izan urte batzuetako moda, mendeetan zehar eman zena baizik Apologia hau egin zuten Espainian euskara basatien hizkuntza zela esaten zutelako, hau da ez zuela gramatikarik, ez literaturarik ezta ere hiztegirik. Apologistek horri buelta ematea eta euskara goraipatzea zuten helburu, euskara hizkuntza naturala zela esanez. Lehen gizakiak hitz egiten zuen hizkuntza, ez zegoena beste hizkuntzekin nahastuta eta hortaz Adam eta Evak paradisuan hitz egiten zuten hizkuntza zela esanez. Euskal apologistek gaztelaniaz idazten zuten, haien lanak euskara gaitzesten zuten jendeari zeudelako zuzenduak.

Ezaugarri ideologikoak

Euskal Aro Foraleko egoerari zilegitasuna emateko, apologistek holako alegiazko irudi bat asmatzen dute. Irudi horri dagozkion elementu nagusiak hauexek dira:

  • antzinatasuna,
  • garbitasuna,
  • kristautasun goiztiarra,
  • noblezia orokorra,
  • berdintasuna
  • tubalismoa. Antza denez, Tubal, Noeren biloba, garaien hasieran, Euskal Herrira etorri zen eta euskaldunei kristau erlijioa eta euskara erakutsi zizkien. Hau dela eta, euskal lurraldeek euren status politiko eta sozial berezia, Forua, justifikatzen zuten. Bestalde, XVI. mendean, Euskal Herriko lurraldeetan Foru sistema sendotzen denean, testuinguru politiko, sozial eta kultural oso aldakorra dugu (Estatu-nazioaren sorrera, Erreforma, Europatik kanpoko lurraldeen aurkikuntza,…) eta honek guztiak bere ondorioak uzten ditu hizkuntzan.[1]

Apologista ezagunenak

Hona hemen apologista batzuk: Esteban Garibai, Andrés de Poza, Etxabe, Manuel Larramendi, Pedro Astarloa, Juan Bautista Erro, Joan Antonio Mogel...

XVI. mendeko apologistak

Nagusiak Juan Martinez Zaldibiakoa, Esteban Garibai eta Andrés de Poza izan ziren. Hauek ez ziren apologista hutsak izan, euren lanetan euskararen apologiak egiten zituzten baina ez ziren soilik horretara dedikatu.

XVII eta XVII. mendeko apologistak

Mende horietan euskal apologistarik garrantzitsuenek idatzi zuten. Hauek apologista hutsak izan ziren, egiten zituzten lanak soilik euskararen apologia egitera baitzeuden zuzenduak.

  • Manuel Larramendi (1690-1766). Bere lehen lana De la antigüedad y universalidad del Basquence en España: de sus perfecciones y ventajas sobre otras muchas lenguas: Demostración previa, al Arte, que se dará a luz de esta lengua izan zen. Liburu honetan, garai batean Euskara iberiar penintsula osoan hitz egiten zen hizkuntza zela zioen, penintsulako lehen hizkuntza izanik. Izenburu honetako “arte” aipatzen duenean gramatikaz ari da.
  • Pablo Pedro Astarloa (1752-1806). Bere lehen lana: Apologia de la Lengua Bascongada o ensayo critico filosófico de su perfección y antigüedad sobre todas las que se conocen: en respuesta a los reparos propuestos en el Diccionario geográfico histórico de España, tomo II, palabra Navarra izan zen. Izenburuak dioen bezala, Espainiako hiztegi geografiko historikoari dago zuzenduta. Bertan euskera hizkuntza zaharra zela dudan jarri zelako. Bigarren lana: Reflexiones filosóficas en defensa de la Apología de la lengua bascongada o Respuesta a la censura crítica del cura de Montuenga. Ondoren Carta de un vascongado al señor don Tomás de Sorreguieta, advirtiéndole varias equivocaciones que ha padecido en su obra titulada Semana Hispano-Bascongada plazaratu zuen. Azkena Discursos filosóficos sobre la lengua primitiva o Gramática y análisis razonada de la Euskara o Bascuence izan zen, Astarloa hil ondoren argitaratuta.

Bibliografia

  • ZUBIAUR, Jose Ramon. Las ideas lingüísticas en el siglo XVI (Zaldibia, Garibay, Poza). Donostia: Deustuko Unibertsitatea, 1990.

Erreferentziak

Kanpo loturak