«Joanes Etxeberri»: berrikuspenen arteko aldeak

23 bytes added ,  Duela 9 hilabete
t
 
Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz:
* ''[[Lau-urdiri gomendiozko karta, edo gutuna]]''<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraLauUrduri.htm «Lau-urdiri gomendiozko karta edo gutuna»], ''Literaturaren Zubitegia''.</ref> (1718) [[Lapurtarren Biltzarra]]ri egindako [[eskutitz|gutuna]] da. Bertan euskaraz, euskara [[Lapurdi]]ko eskoletan irakasteko eskakizuna egiten du. Honekin batera berak egindako [[gramatika]] lana aurkezten du, eta argitaratu eta eskolako material gisa erabiltzeko baimena eskatzen du. Biltzarrak ezezko erantzuna eman zion eta horregatik, ezin izan zituen bere lanak plazaratu.
* ''[[Eskuararen hatsapenak]]''<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak.htm «Eskuararen hatsapenak»], ''Literaturaren Zubitegia''.</ref> (1712): Saiakera elebiduna, [[euskara]]z eta [[latin]]ez idatzitako [[euskara]]ren apologia-lana, [[Julio Urkixo|Urkixok]] [[Zarautz|Zarauzko]] [[frantziskotar]]ren komentuan aurkitu zuen. Ez datoz jatorri kontuak soilik. Gure hizkuntzaren goraipamen sutsua dugu eta [[Hegoalde (argipena)|Hegoaldeko]] [[Euskal apologistak|apologistek]] ez bezala, euskaraz moldatua. Horrezaz gain, eta besteak beste, Axular izendatzen du literatur hizkuntzaren eredu nagusi.
* ''[[Euskal-herriari eta Euskaldun guztiei eskuarazko hatsapenak latin ikasteko]]''. Garai hartan kultur hizkuntza [[latin]]a zen oraindik. Horregatik euskaldunak, gaztelaniazko edo frantsesezko ikasbideetara jo behar izaten zuten latinaz jabetzeko.
 
4.954

edits