«Lankide:XabierFontecha/Proba orria»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Definizioa pixka bat aldatu dut eta beste guztia gehitu.)
 
 
=== ZER DA? ===
Enpresa arloan, '''ekoizpen-prozesua''' input <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Input (argipena)|hizkuntza=eu|data=2015-10-11|url=https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Input_(argipena)&oldid=5000495|sartze-data=2019-12-01|encyclopedia=Wikipedia, entziklopedia askea.}}</ref>edo insumo fisikoak eta teknologikoak zein lana erabiliz, produktuak eta zerbitzuak eskaini ahal izateko egindako eragiketa edo faseen multzoa da. Modu antolatu eta planifikatu batean eraldatuko dira baliabideak, ekoizpen faktoreak edota produktu erdilanduak, lortutako produktu zein zerbitzuetan balio erantsia sortuz edo handituz. Eskariaren asebetetzea da prozesu hauen helburu nagusia, produkzio kosteen kantitatea ahal den neurrian minimizatuz.
 
Informazioari eta teknologiari esker ekoizpen-prozesuan beharrezkoak diren baliabide modu eraginkorragoan erabil daitezke, produktu edo zerbitzuen kalitatea hobetuz, baita produktibitatea handituz ere, honen ondorioz prezio leihakorragoa eskuratzen da. Lortu nahi den produktuaren zein honen kantitatearen arabera ekoizpen-prozesu eta antolakuntza mota komenigarria zein den erabakiko da. Ekoizpen-prozesuak diseinatu, garatu eta kudeatzen dituen ingeniaritzaren arloari prozesu ingeniaritza deritzo .