Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
120. lerroa:
Arkitekturan tenpluak izan ziren nagusi. Haien eraikuntzan hiru orden eman ziren: [[Doriar ordena|doriarra]], [[Joniar ordena|joniarra]] eta [[Korintoar ordena|korintoarra]]. Eraikuntza hauek harrizkoak ziren, elementu hauekin:
* Azpioinarri baten gainean (krepis),
* Atariaz edo atari gabeaz (edo ataria aurrean eta atzean, hau da, [[anfipróstiloanfiprostilo]]),
* Zutabeekin edo zutaberik gabe (aurreko aldean, alboetan edo eraikuntza osoaren inguruan, azken hau [[periptero]] izenarekin ezaguna) eta
* Frontoi itxurako goiko partea. Hor [[friso]] nabaritzen zen.
Tenplu ospetsu batzuk hauek dira: [[Akropoli]]a [[Partenon]] doriarrarekin, [[Erekteion]] eta [[Atena Nikeren tenplua|Atena Nikeren]] tenplu joniarrak. Tenpluak ez direnak [[Epidauroko Antzokia]] eta [[Lisikratesen Linterna]] aipa daitezke. [[Hipodamo Miletokoa]]k, bestetik, [[urbanismohirigintza]] landu zuen.
[[Fitxategi:Greek statue discus thrower 2 century aC.jpg|thumb|[[Miron]]en [[Diskoboloa]], erreprodukzioa.]]
Eskulturan proportzioen-harmonian oinarritutako giza-gorputzaren erreprodukzioa garrantzi handia izan zuen. Garai arkaikoan forma eskematikoagoak aurkitzen ditugu, adierazkortasun handikoak; azpimarratzekoa da "irribarre eginetikoa", [[Egina]]n dagoen Afaiako tenpluan ageri dena. Ohikoak dira garai horretan ere atleta biluzien estatuak ([[kouros]]) eta jantzitako neskeenak ([[kore]]). [[K.a. V. mendea|K. a. V. mendean]] ([[Periklesen Mendea]]n alegia) [[klasizismo]] ezarri zen; honen bidez, giza-gorputzaren [[Kanon (artea)|kanona]] perfekzionatu zen; naturalismoa eta gizakiaren ikerketa animikoa ere klasizismoaren ezaugarriak dira ere bai. Azpimarratzekoak dira [[Miron]], [[Fidias]] eta [[Polikleto]]ren obrak. Klasizismoaren bigarren garai batean baretasunarekin puskatu zen, espresio tragikoa, nahigabetua indartzeko, esaterako [[Eskopas]], [[Praxiteles]] eta [[Lisipo]]ren lanetan. Azkenik, garai helenistikoan proportzioa eta harmoniaren ordez, gehiegizko apaintzea, dinamismo biolentoa, sentimenduen muturreko espresioa aurkituko ditugu, esaterako [[Laokoonte]] eta [[Farnese Zezena]] lanetan. Halaber, aldiz, forma klasikoak ere bizirik zirauten: ''[[Venus Milokoa]]'' eta ''[[Samotraziako Garaipena]]'' lanetan, adibidez.