Pere Calders i Rossinyol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
9. lerroa:
Gerra Zibilaren garaian hainbat aldizkari eta egunkaritan ''Treball'', ''Diari de Barcelona­'' argitaratu zituen bere marrazki eta idazlanak.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako gerra zibila]] bukatzear zela, Mexikora erbesteratu zen eta hogeita hiru urtez bizi izan zen han. Carner eta Bartrárekin batera ''Lletres'' aldizkaria sortu zuen. Erbestean lehenengo urteetan  idatzitako ipuinekin Cròniques de la veritat oculta, izeneko bilduma argitaratu zuten, bere libururik ospetsuena bihurtu zen eta Premi Víctor Català izeneko saria irabazi zuen 1954an berarekin.
 
1962an itzuli zen Kataluniara eta ondoren bi eleberri (''L´ombra de l´atzavara'', 1964, eta ''Ronda naval sota la boira'', 1966) eta kontakizun bilduma bat (''Aquí descansa Nevares'', 1967) argitaratu zituen. 1964an Sant Jordi Saria irabazi zuen  ''L’ombra de l’atzavara ''eleberriarekin. 1980ko hamarkadan oso ezaguna egin zen, Dagoll Dagom antzerki konpainiak haren ipuinetan oinarrituta prestatu zuen antzerki-lan bati esker: ''Antaviana''. 1986an Letra Katalanen Ohorezko Saria jaso zuen eta 1993an Kazetaritza Sari Nazionala. <ref name=":0" />. Bere liburu asko berrargitaratu dira eta bere lana hamabost hizkuntza ezberdinetara itzuli dira.