Lankide:Enya Campos/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
 
Zitoplasma zelula eukariotoetan zein prokariotoetan nukleoaren eta mintz plasmatikoaren artean dagoen protoplasmaren atala da. Zitoplasma zitosola deritzon egituraz osatuta dago, eta bertan organuluak egoten dira. Zitoplasmaren funtzio nagusia zelula-organuluak barne hartzea eta horien mugimendua ahalbidetzea da. Gainera, zitosolean organismoan aurrera eramaten diren prozesu metaboliko ugari gertatzen dira.
[[Fitxategi:Biological cell.svg|border|thumb|401x401px|Zelula eukariotiko baten irudi eskematikoa, haren organuluekin. 1. [[Nukleolo|Nukleoloa]] 2. [[Zelula nukleo|Zelula-nukleoa]]|alt=]]
Zitoplasma bi gunetan bananduta dago. Alde batetik, zelulaz kanpoko eremuan kokatutako zitoplasma dago, ektoplasma deritzona. Ektoplasma zelula-mintzaren inguruan kokaturik dago. Izaera jelatinakara du, eta zelularen mugimenduan inplikatuta dago. Bestetik, zelularen barnealdean kokatuta dagoen zitoplasma dago, endoplasma deritzona. Endoplasma jariakorragoa da, eta organulu gehienak daude kokatuta bertan. Gainera, zelula-mintza zeharkatzen duten elikagaiak zitoplasman zehar garraiatzen dira organuluetaraino.