«Lankide:SrJonh2/Proba orria»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orri berria: «= Zuzenbide Estatu = '''Zuzenbide Estatua''' legez araututako prozedimenduei lotuta dagoen bizitza sozialaren antolakuntza politikoa da, zeinean Estatuaren egintzak marko juridik...»)
 
= Zuzenbide Estatu =
'''Zuzenbide Estatua''' legez araututako prozedimenduei lotuta dagoen bizitza sozialaren antolakuntza politikoa da, zeinean Estatuaren egintzak marko juridiko goren batek mugatuak baitaude. Horrenbestez, Zuzenbide Estatuan organoen erabaki orok Legezkotasun Printzipioari eta oinarrizko eskubideen errespetu absolutuari lotuak egon behar dute.
 
Kanten arabera zuzenbide estatu bat definizioz, zuzenbide estatu izan ahal izateko 3 kontzeptu hauek bete behar ditu: Erreinua (Estatua), Gizakia eta Zuzenbidea.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Kant, Immanuel 1724-1804|izenburua=Fundamentación de la metafísica de las costumbres|argitaletxea=Austral|data=2016|url=https://www.worldcat.org/oclc/1008974891|edizioa=1ª ed. en esta presentación|isbn=978-84-670-4781-3|pmc=1008974891|sartze-data=2019-11-29}}</ref>
 
* '''Erreinua:''' Gizabanakoa  bere askatasuna “mundu sentikorrean”<ref>{{Erreferentzia|abizena=Platón|izenburua=La república o El estado|argitaletxea=Espasa|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/776425829|edizioa=40a. ed., 1a. en esta presentación|isbn=978-84-670-3658-9|pmc=776425829|sartze-data=2019-11-29}}</ref> bete behar du gizartearen eta historiaren testuinguruaren barruan; beraz gizabanako bakoitzaren askatasun eta autonomia morala beste gizabanakoen askatasun eta autonomia moralarekin bat egin behar du; hau da, Kantek ematen digun definizioaren arabera Erreinua izango zen “gizabanako arrazionalen lotura sistematikoa, non arau komun batzuk betetzen dira”.
* '''Gizakia:''' Lehen aipatutako erreinua bat dator gizabanako bakoitzaren askatasun eta autonomia moralarekin. Elkar bizitza sozio-politiko hau, lege juridikoen bidez emango zen. Kantek gizakiari eta legeari buruz dio: “Edozein gizaki arrazional, helburuen munduaren partaide da; mundu honen kide bat denez, legislatzaile unibertsal bat da, izan ere egindako legeentzat ere subjektu da”.
* '''Zuzenbidea:''' Zuzenbidea baldintzen multzo bat da, non gizabanako baten askatasuna beste gizabanako baten askatasunarekin bat egin ahal du askatasunaren printzipio unibertsalaren arabera.
 
Hala ere, gaur egun ezagutzen dugun zuzenbide estatua, eredu klasikoa jarraitzen du, non estatu bat dago, eta honen barruan, hiru botereen banaketa ematen da eta konstituzioa ahalbidetzen du estatu beraren supremazia.
Hala ere, badaude kasu batzuk -Bretainia Handia- non ez dago konstituzio bat, baizik eta lege multzo bat zein mugimendu eta aldakuntza jarraian dago; Bretainia Handian ‘Rule of Law’ bezala ezagutzen da.
 
== '''Historia''' ==
Zuzenbide Estatuaren kontzeptua Aintzinako Grezian sortu zen. Aristotelesek esaten zuen “legeak izan behar du azken soberanoa eta gobernuaren soberania legeak ahalmenik ez duten esparruetara bakarrik mugatua egon behar da”. Kontzeptu honen beste aitzindari bat Ciceron en obrak dira.
 
Denborarekin, Estatu soziala garatzen joan da Zuzenbideko Estatu moderno izatera iritsi arte, eta horixe da gaur egun geure inguruan nagusitu dena.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Zagrebelsky, Gustavo, 1943-|izenburua=El derecho dúctil : ley, derechos, justicia|argitaletxea=Editorial Trotta|data=1995|url=https://www.worldcat.org/oclc/318356723|isbn=84-8164-071-9|pmc=318356723|sartze-data=2019-11-29}}</ref>
 
== '''Adieraz Ahula eta Indartsua''' ==
Zuzenbide Estatuak bi adiera desberdin dituela esan behar dugu:
 
* Adiera indartsuari dagokionez, zuzenbide estatua zentzu materialean ulertu behar dugu. Honek eskatzen duena da edozein botere mugatua izan dadila legeagatik, horrela ez duelarik soilik forma baldintzatzen baita edukia ere.
 
== '''Ezaugarriak''' ==
Zuzenbide Estatuaren ezaugarri nagusienak hauek dira:
 
==== '''Botere banaketa''' ====
Ilustrazioaren garaian, Locke filosofo ingelesak botereen banaketa proposatu zuen, nahiz eta Montesquieu Frantsesak eman zuen ezagutzera estatuaren planteamendu hori. Zuzenbide Estatuaren ezaugarri nagusienetako bat da, botere bakoitzaren autokontrola ziurtatzen baitu Montesquieu-ren arabera beti ere. Hiru botere horiek hauek dira:
 
Botere judiziala: Botere hau auzitegiei dagokie eta herritarrek eta instituzio desberdinek legea betetzen duten epaitzeko ardura dute.[5]
 
===== '''Legearen inperioa, herriaren borondatearen adierazle bezala''' =====
Legearen inperioak esan nahi du Estatuko botere guztiak herriaren borondatea obeditu eta honen menpe egon behar dutela. Horretarako, ziurtatu behar da hauen boterea ez dela arbitrarioa eta Zuzenbidearen menpe dagoela, Ordenamendu Juridikoaren menpe, alegia. Legearen inperioak legezkotasun printzipioaren aitorpena barnebiltzen du, halaber. Printzipio honek botere publikoen jarduera guztiak zuzentzen ditu, hauek legearen eta Zuzenbidearen menpe jarriz.
 
===== '''Oinarrizko eskubideen aitorpena eta bermea''' =====
Zuzenbide Estatuak helburu bezala du Giza Eskubideak bermatzea. Horretarako ez da nahikoa botereak Zuzenbidera mugatzearekin; mugaketa hau Giza Eskubideen errekonozimenduaren arabera eta eskubide hauen erabilera bermatuz egin behar da. Gainera, Zuzenbide Estatuak beharrezko egitura ematen du, oinarrizko eskubideak betetzea errazteko eta Zuzenbide Estatuei esker, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak konstituzioen eta legeen parte dira gaur egun.
<br />
 
== '''Zuzenbide Estatuaren printzipioa Espainiako Konstituzioan''' ==
“Zuzenbide Estatu” kontzeptua aintzat hartzen da Espainiako Konstituzioan, hau adibide askotan ikus dezakegu.
 
<br />
 
== '''Zuzenbide estatua herrialde desberdinetan''' ==
Zuzenbide estatuak ahultzen jarraitzen du mundu osoan zehar. World Justice Project erakundearen arabera, kalifikazio handiena duten herrialdeek zuzenbide estatuaren betekuntzan, Danimarka, Norvegia eta Finlandia dira; Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kanbodia eta Venezuela, kalifikazio baxuena duten herrialdeak dira.
 
 
* Puntuazio hoberena duten herrialdeak:
** '''Danimarka''' : 0´9
** '''Norvegia''' : 0´89
** '''Finlandia''' : 0´87
** '''Suedia''' : 0´85
** '''Herbehereak''' : 0´84
** '''Alemania''' : 0´84
** '''Austria''' : 0´82
** '''Zelanda Zeelanda Berria''' : 0´82
** '''Kanada''': 0´81
** '''Estonia''' : 0´81
* Puntuazio gutxien duten herrialdeak:
** '''Venezuela''' : 0´28
** '''Kanbodia''' : 0´32
** '''Kongoko Errepublika Demokratikoa''' : 0´33
** '''Afganistan''' : 0´35
** '''Mauritania''' : 0´35
** '''Egipto''' : 0´36
** '''Kamerun''' : 0´37
** '''Bolivia''' : 0´38
** '''Etiopia''' : 0´39
** '''Pakistan''' : 0´39
 
Espainiako Erreinua 21. postuan dago kokatuta, 0´71eko puntuazioarekin.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=World Justice Project {{!}} Advancing the rule of law worldwide|hizkuntza=en|url=https://worldjusticeproject.org/|aldizkaria=World Justice Project|sartze-data=2019-11-29}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
Anonymous user