Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
31. lerroa:
[[1212]]<nowiki/>ko [[Navas de Tolosako gudua]], ''mairuen'' lepotik gailentzen ari zen herri kristauaren metafora bihurtu zen, Gaztelaren nagusitzaz. Gaztelako monarkia gerlariak lurralde hedakuntza oso handia lortu zuen: Iberiar penintsularen erdialde osoa hegoalderaino. Gaztelako [[Trastamara etxea|Trastamara leinua]] XV. mende erdialdera Aragoira zabaldu zenean, bere hizkuntza eraman zuen erresuma horretako gortera, [[Aragoiera|aragoieraren]] kaltetan.<ref>{{Erreferentzia| abizena = Elvira (coord.) | izena = Javier | urtea = 2008 | izenburua = Lenguas, Reinos y Dialectos en la Edad Media Ibérica: La Construcción de la Identidad; Homenaje a Juan Ramón Lodares | publisher = Iberoamericana Ed. Vervuert | isbn = 978-84-8489-305-9 | orrialdea = 57}}</ref>
 
Aragoin finkatutako [[Trastamara etxea|Trastamara leinuak]], [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando II.a]] buru zutela, Gaztelako koroarekin uztartu ziren, [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet I.a erreginarekin]] ezkonduz (1476). Gainera, berretsi egin zuten Euskal Herriko lurraldeen gainean zuten boterea; Nafarroako Erresumari protektoratua, kontrol estua, inposatu zion, Tuterako Hitzarmenaz urte horretan bertan, 1492ko Granadako Hitzarmenaz berretsia.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ferdinando il Cattolico II re d'Aragona nell'Enciclopedia Treccani|hizkuntza=it-IT|url=http://www.treccani.it//enciclopedia/ferdinando-il-cattolico-ii-re-d-aragona|aldizkaria=www.treccani.it|sartze-data=2019-08-03}}</ref> Urte berean, Ermandade Santua sortu zuen, "benetako gaztelar armada nazionala", Guardia Zibilaren aurrekaritzat jo izan dena. 1478an, Inkisizioa eratu zen, koroaren mendeko erakundea.<ref>{{Cite aldizkari|izena=Estevez|abizena=Xoxe|urtea=2011|izenburua=Haria (1512. Historia de una conquista)|argitaletxea=Nabarralde|orrialdea=|orrialdeak=18-25|ISBN=|hizkuntza=es|artikulua=La política peninsular de los Reyes Católicos|ISSN=1885-2513|argitalpen zenbakia=29}}</ref>
 
[[Nikolas Makiavelo]]k miresmen eta erru sentimendu batez jarraitu zuen Fernando II.aren joko politikoa, erlijioa baliatzen zuela ikusita («doilorra eta arraroa»), arrazakerian eta [[Antisemitismo|antisemitismoan]] oinarritutako ordena sozial bati hasiera emanez;<ref name=":15" /> are, haren izena zuzenean aipatzera ausartu gabe, Makiavelok dio «beti fedea eta bakea aldarrikatzen ditu[ela]; aldiz, bera da horien etsai handiena».<ref group="oh">Honela italieraz: "''Alcuno principe de’ presenti tempi, il quale non è bene nominare, non predica mai altro che pace e fede, e dell’una e dell’altra è inimicissimo: e l’una e l’altra, quando e’ l’avessi osservata, gli arebbe più volte tolto e la riputazione e lo stato''".</ref>