Cluny ordena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t tipografikoa
t Autoritate kontrola jartzea
5. lerroa:
== Fundazioa ==
Cluny ordena, esan bezala, [[beneditar|beneditar ordenaren]] erreforma bat da. [[910]]eko [[irailaren 11]]n sortu zen, [[Akitania]]ko [[duke]]a zen [[Gilen I.a Akitaniakoa|Gilen I.ak]] [[Cluny]] hiribildua aita santuari eman zionean bertan hamabi monje izango zituen monasterio bat sor zezan. Monasterioa Mâconnaisn kokatu zen, [[Saône-et-Loire]]n. Gilen I.ak egin zuen dohaintza ez zen doakoa, baizik eta horren trukean [[Egoitza Santua|Aulki Santuaren]] babesa eta bermea lortu nahi zuela, bere botere oso urria baitzen. Gilen Errukitsua monasterioa laikoek kontrolpean hartzea eragozten saiatu zen. Abadiaren fundazio gutunean monjeek, askatasun osoz, abadea aukera zezaketela ezarrita zegoen; beneditar ordenan berebiziko garrantzia zuen puntua. Gutunak larriki salatzen ditu arau hau apurtzen dutenak. Clunyko dohaintza ez da bakarra. Garai honetan domeinu ugari aita santuari emanak izan ziren, [[Vézelay|Vézélay]] kasu. [[X. mendea|X. mendeko]] aita santuen ospea oso garrantzitsua da. Erreforma monastikoa [[San Martin d'Autuneko monasterioa]]k eta [[Fleury-sur-Loire]]koak babestu zuten. [[914]]an [[Brogne]]ko monasterioa sortu zen eragin handiko gune bihurtuz bere sortzaile izan zen Gérardekin batera.
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
{{commonskat}}