Elena Odriozola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
13. lerroa:
 
== Ilustrazio teknika ==
[[Fitxategi:Frankenstein (Nórdica, 2013).jpg|eskuinera|200px|thumb|Elena Odriozolak sortutako irudia: Frankenstein]]
Teknikari dagokionez, Odriozolak arkatza, akuarelak eta [[kolore]] apalak dituen [[paleta]] erabiltzen ditu. Bere [[ilustrazio]]ak narratiboak dira eta kontatzen duen guztiak du ilustratzailearen interpretazioa eta ikuspuntua. Oso era pertsonal eta nahastezinean marrazten du, bere pertsonaiek sentiberatasun, samurtasun eta inozentzia kutsua dutelarik. Aldi berean, hauen originaltasuna indarrez eta irmotasunez beterik daude.
Bere pertsonaiak modu hieratiko batean mugitzen dira, beste batzuk aldiz, modu azkar eta dinamikoan. Puntu formako [[begi]]ek sinpatia erakusten dute. Aldiz, beste batzuetan, ez dute ezer adierazten, baina milaka sentsazio iradokitzen dituzte.