Michel Portal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
* '''Jazza''': biziki [[eklektizismo|eklektikoa]], gehien gustuko dituen tresnak [[saxofoi]]a eta [[klarinete]]a dira; batzuetan [[bandoneon]]a ere jotzen du.
 
[[Frantzia|Frantses estatuan]] [[Free jazz]] mugimendua bultzatu zutenen artean dago. Bere karreran zehar [[Europa]]ko jazz jotzailerik onenekin aritu da askotan. [[1970eko hamarkada]]n "Michel Portal Unit" delakoa sortu zuen, inprobisazio librean aritzen ziren [[Europa]] nahiz [[Amerika|Ameriketako]] musikariak bere baitan biltzen zituena.
 
Sarritan [[Richard Galliano]] [[akordeoi]]-jotzailea, [[Daniel Humair]] [[bateria (musika)|bateria]] jotzailea, [[Beb Guérin]] eta [[Henri Texier]] [[kontrabaxu]]an aritzen direnak edota [[Jacky Terrasson]] [[piano]] jotzaile [[Frantzia|franko]]-[[Ameriketako Estatu Batuak|amerikarra]] izan ditu lagun.