Durangoko Azoka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
41. lerroa:
[[1974]]an Merkatu Plazan kokatu zen lehenengo aldiz geroz eta jende gehiago biltzen zelako eta Gobernadore Zibilak arazoak jarri zituelako horretarako. Bertan mantendu zen [[1996]]ra arte. [[1980]]an Azoka abenduan egiten hasi zen. Gainera, hiru urtez jarraian, 1986tik 1988ra, Euskarazko Liburu eta Disko Azoka antolatu zuen, baina ez zuen antolatzaileek esperotako arrakasta izan.
 
[[1992]]an '''[[Argizaiol|Argizaiola]]''' saria ematea erabaki zen eta [[1996]]an merkatua utzi eta karpa erraldoi batera igaro zen. Hala ere hori tenporala izan zen [[2003]]an '''[[Landako Gunea|Landako Erakustazoka]]''' inauguratu baitzen. Azokak jada leku finko bat du eta euskal kulturaren barnean data garrantzitsua da.
 
[[2007]]an Lehen aldiz 42. Durangoko Azokaren kartela aukeratzeko lehiaketa egin zuten. Kartelaren irabazlea [http://www.igotz.org Igotz Ziarreta] ([http://www.igotz.com www.igotz.com]) izan zen "[http://www.durangokoazoka.com/news/1191564641 Jantzi Euskara]" leloarekin sortutako kartelarekin.
 
[[2014]]an, 50 eskulangile eta [[Okzitania]] gonbidatu zituzten [[Durango]]ko Euskal Dendan.<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/105756/50_eskulangile_eta_okzitania_gonbidatu_durangoko_euskal_dendan.htm «50 eskulangile eta Okzitania gonbidatu Durangoko Euskal Dendan»], ''Berria'', 2014-11-24</ref>. Gainera, [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]k 120.000 euro eman zizkion azokari.<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5002154/032/003/2014-11-26/gipuzkoak_120000_euro_emango_dizkio_durangoko_azokari.htm «Gipuzkoak 120.000 euro emango dizkio Durangoko Azokari»], ''Berria'', 2014-11-26</ref>. Urte berean, [[Korrika]]k omenaldia egin zion Durangoko Azokari.<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/2287/038/002/2014-12-09/korrikaren_omenaldia_azokari.htm «Korrikaren omenaldia azokari»], ''Berria'', 2014-12-09</ref>.
 
[[2016]]an lehenbiziko aldiz [[:Kategoria:Euskal kultura Argentinan|Argentinako Euskal Komunitatea]]ren ordezkaritzak bere erakustokia izan zuen,<ref>[http://durangokoazoka.eus/eu/albisteak-zerrenda/862-argentinako-euskal-komunitatea,-lehen-aldiz-azokan Argentinako Euskal Komunitatea, lehen aldiz Azokan. 2016ko Durangoko Azoka] {{eu}}</ref>, aurretik [[Bartzelonako Euskal Etxea]]k hasitako bideari jarraituz.
 
== Argizaiola saridunak ==