Manuel Larramendi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Jarraitzaileak: + Erref. 1
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Notitia utriusque Vasconiae
41. lerroa:
 
'''Euskaraz''': Larramendik euskararen bikaintasunaz konbentzitu nahi zituen erdaldunak, baina liburu guztiak gaztelaniaz idatzi zituen. Hala ere, euskaraz idazten oso ondo zekien. Euskaraz idatzitako testuek berrehun orrialde inguru betetzen dituzte. Bere liburuetako idatzi laburrez gain, elizako sermoiak, lagunei idatzitako gutunak eta hitzaurreak ere badira.
* ''[[El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada]]'' (euskaraz ''Ezina egina'' bezala itzulia) (1729): euskararen lehen "arte" edo gramatika argitaratua dela esan dezakegu. Garai hartako jakintsuen artean arras zabaldua zen ideia baten arabera, hebreerak, grekoak, [[latin]]ak eta beronen eratorriek bakarrik zuten gramatika bat. Euskara bezalako hizkuntzak, ordea, jende ezjakinaren hizkerak ziren; ia animalien orroen gisakoak eta beraz, liburuetan irakatsi ezin zirenak. Horiei erantzunez idatzi zuen liburu hau Aita Larramendik. Oro har, [[Arnaut Oihenart]]ek ''[[Notitia utriusque Vasconiae]]'' lanean mende bat lehenago egindakoa baino txarragoa da.
* ''[[Gutuna]]'' (1747).
* ''[[Hiztegi Hirukoitza]]'' (1745), [[gaztelania]]-[[euskara]]-[[latin]]a. [[Real Academia Española|Espainiako Errege Akademiaren]] ''Autoritateen Hiztegia'' argitaratu berria zela, Larramendik oso-osorik euskaratu nahi izan zuen, erdaldunak euskal hizkuntzaren aberastasunaz konbentzitzeko. Herriz herri galdetuz eta liburuak arakatuz hitz andana bildu zuen. Lan erraldoia da, baina Larramendiren ohiko xelebrekeriak ere ez dira falta hiztegiko hitzen artean. Erdal etorkiko hainbat hitz euskal hitz jatorrak balira bezala aurkezten ditu (''alferez'': alfer-ez, soldadua baino langileagoa delako). Jakintza adigaiak (unibertso, astronomia, matematika, eta beste) eta euskararentzat ezezagunak ziren objektuen izenak (bolbora, txokolatea, tabakoa) izendatzeko, hitz berriak asmatzeko beharrean sentitu zen. Askotan, zaila da jakiten zein hitz diren herriaren ahotik jasoak eta zein berak asmatuak. Larramendiren irudimenari esker sortutako hitz batzuk, egungo euskaran erabiltzera iritsi dira, ''hilezkor'' eta ''garrantzi'', esaterako. Asmatu zituen neologismo horiek, hala ere, berak ez zituen inoiz erabili eta bere jarraitzaile gehienek ere ez. Hala ere, garaiko euskal idazlanetan aldaketa nabari da hiztegia argitara eman zenetik: Idazleak hitz berrien sorkuntzarako baliabideak gehiago erabiltzen hasi ziren, gaztelaniara eta frantsesera hainbeste jo gabe.