«Euskal Herria»: berrikuspenen arteko aldeak

[[Futbol]]a da Euskal Herrian jarraitzaile gehien dituen kirola, batez ere Hego Euskal Herrian. Azken urteetan bost talde aritu dira [[Espainiako futbol ligako lehen maila|Espainiako lehen mailan]] jokatzen: [[Athletic]], [[Real Sociedad]], [[Deportivo Alavés|Alavés]], [[Eibar KE|Eibar]] eta [[Osasuna futbol kluba|Osasuna]]. Athletic eta Real Sociedaden arteko partidari [[euskal derbia]] deitzen zaio. [[Emakumeen futbol]] [[Espainiako Emakumezkoen Futbol Superliga|ligan]] [[Athletic (emakumezkoen taldea)|Athletic]] da garaipen gehien dituen taldea. Ipar Euskal Herrian jarraitzaile gehien dituen kirola [[errugbi]]a da. [[Biarritz Olympique]] eta [[Aviron Bayonnais]] Frantziako txapeldunak izan dira. Euskal Herriko saskibaloi talde garrantzitsuena Gasteizko [[Saski Baskonia]] da. Bost aldiz izan da Euroliga txapelketako "Final Fourrean" eta bitan finala jokatu du. Eskubaloi talde handiak ere izan dira Euskal Herrian, [[Bidasoa Kirol Kluba|Bidasoa]], [[SDC San Antonio|San Antonio]], [[Itxako Kirol Elkartea|Itxako]] eta [[Bera Bera eskubaloia|Bera Bera]] izan dira talderik indartsuenak.
 
Euskal Herria munduko hainbat bazterretan famatua da Euskal Herrian sortutako [[pilota]] jokoa, batez ere [[zesta punta]] bertsioan. [[Frontoi]] ugari daude pilotan aritzeko eta hainbat enpresek kudeatzen dute, gaur egun, pilota profesionala. Herri kirolak [[abeltzaintza]], [[nekazaritza]], [[arrantza]] eta [[artisautza]] jardueretan oinarriturik Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren [[kirol]]ak dira. [[Herri kirolenkirol]]en jatorria, izan ere, garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Abeltzain, nekazari, arrantzale nahiz artisauek ogibidez egin behar zituen lanak kirol bilakatu dira denborarekin, indartsuago, bizkorrago, trebeago... nor zen erakutsi nahian. Halakoak ditugu [[aizkora proba]], [[traineru estropada]]k, [[harri zulaketa]], [[sokatira]] edo [[harri-jasotze|harri jasotzea]]. Hainbat herri kirol konbinatzen dituzten frogak ere badira, [[Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa]] eta [[Euskal pentatloi]]a adibidez.
 
[[Txirrindularitza|Txirrindularitzan]], [[Golf|golfean]] eta [[Olinpiar Jokoak|Joko Olinpikoetan]] ere kirolari nabarmenak izan dira euskaldunen artean.
62.222

edits