Gambia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
67. lerroa:
[[2014]]ko [[abenduaren 30]]ean, Gambiako Gobernuak ukatu egin zuen [[estatu-kolpe]] saiakera egon zela. Izan ere, goizaldean presidentearen jauregiari eraso zioten, hala ere, [[Yahya Jammeh]] presidentea atzerrian zegoen<ref>Mikel Rodriguez, [http://www.berria.eus/albisteak/106733/gambiako_gobernuak_ukatu_egin_du_estatu_kolpe_saio_bat_gertatu_dela.htm «Gambiako Gobernuak ukatu egin du estatu-kolpe saio bat gertatu dela»], ''Berria'', 2014-12-30</ref>.
 
== Demografia jaja simon ==
Afrikako herrialdeen artean biztanle-dentsitate handienetako bat du Gambiak, eta biztanle kopurua %3,6 handitzen ari da urtero. Bizi-itxaropena 46 urtekoa da, alfabetizazio maila % 39koa, eta bi sendagile daude 100.000 pertsonako; jaioberrien heriotza-tasa munduko handienetakoa da: 1.000 jaioberritik 80 bat hiltzen dira. Datu horiek argi erakusten dute herrialdearen aurrerabide eskasa. Hiru etnia nagusi daude, mandingoak, wolofak eta fulak, baina erlijio-batasunak arintzen ditu haien arteko desberdintasunak; erlijioz musulmanak dira gambiar gehienak. Biztanleen laurden bat bizi da hirietan, [[Banjul]]en, [[Serekunda]]n eta [[Brikama]]n. Hizkuntza ofiziala ingelesa da, baina leinu bakoitzak berea du.