Juan Jose Narbaiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Luxia 2.jpg|thumb|''Luxia'' 1949 urtean.]]
'''Juan Jose Narbaiza Ibarbia''', ezizenez '''Luxia''' ([[Azkoitia]], [[Gipuzkoa]], [[1921]]) [[aizkolari]]a izan zen, Azkoitiko Zabaleta-Azpikoa [[baserri]]an jaioa. Gorputzez luzea eta meharra zelako ''Luxia'' ezizena jaso zuen.
 
Garaipen handienak lortu zituen garaia [[1949]] eta [[1959]] urteen artekoa da. Gorpuzkera handiko atleta zen. [[Martin Garziarena|Gartziarena]] nafarrari irabazita, atzera [[Gipuzkoa]]ra eraman zuen nagusitasuna.
 
== Biografia ==
=== Hasierako urteak ===
[[Azkoitia|Azkoitiko]] Urrategi auzoko Zabaleta-Azpikoa [[baserri]]an jaio zn 1921 urtean. Baserriko lanetan zaildu zen eta aizkora probak jokatzen hasi zen. 1948an egin zuen debuta bikotekako desafiotan eta ''Kortaberri''-rekin izandako lehiaren ondoren Iturrino izeneko industriagizon eibartarrak bere babesean hartu zuen. Honek entrenamendu modernoak ezarri zizkion eta berehala hasi zen garaiko aizkolarien artean sona hartzen. 1949 urtean [[Deba]]n ''Airoko Pago'' izeneko enborra mozteko desafioa onartu zuen. 2'10 metrotako diametrodun enborra zen, [[Nabarniz]]ko aizkolari batzuek ebaki zutena. 50.000 pezeta gurutzatu zituzten baina bero handiko eguna zen eta ''Luxiak'' amore eman behar izan zuen.
 
=== Gartziarena-Luxia desafioa ===
1950 urtean Donostian Espainiako Aizkolari txapelketa antolatu zen. "Arriya" eta "Korta" gipuzkoarrek eta [[Martin Garziarena|Gartziarena]] eta Baleztena nafarrek jokatu zuten eta nafarrak izan ziren lehen bi postuetan. "Luxiak" ez zuen nafarren nagusitasuna onartu eta desafioa bota zion Gartziarenari. Milioi erdi pezeta jokatu zuten eta aizkolaritzaren desafio handiena bihurtu zen. Nafarrak enbor gogorrak eraman zituen eta gipuzkoarrak egur bigunekoak. Txandakatuta ezarri zituzten Donostiako zezen plazan. 72 hazbeteko lau enbr eta 80 hazbeteko beste lau moztu behar zituen bakitzak. Aurreneko hiru enborretan Luxiak bi minutu t'erdiko abantaila atera zion baina Gartziarena distantzi laburtzen hasi zen. Azken enborrera 46 segunduko aldeaz iritsi zen eta Luxia harrapatzear zihoala enborra mugitu eta han galdutako segunduen erruz Luxia izan zen irabazlea.
 
=== Aizkolari onena ===
Hurrengo urteetan aizkolaririk onena kontsideratua izan zen. 1950 eta 1951 urteetan [[Urretxu]]ko Ramon Iurrebasorekin izan zituen demak, apusturik jokatu gabe ordea. 1952an Gartziarenak errebantxa jokatu zuen, toki berean eta lan berbera eginez. Baina oraingoan Luxia nabarmen nagusitu zitzaion eta sei munutuko aldea zeramala Gartziarena erretiratu egin zen. Hurrengo urteetan inor ez zen ausartu Luxiaren aurkako desafiorik planteatzen eta exibizioko demak jokatu zituen.
 
=== Azken desafioa ===
1958an [[Ramon Latasa]] aizkolari nafarrak desafioa bota zion Luxiari. 1959ko apirilaren 26an jokatu zen Donostiako zezen plazan. 54 hazbeteko 14 enbor eta 110 hazbeteko bi moztu behar zituen bakoitzak eta milioi erdi pezeta jarri zituen. 17.890 ikusle bildu ziren eta Latasa nagusitu zen 115 minutu eta 53 segundu erabilita. Luxiak ia bost minutu gehiago behar izan zituen.
 
== Kanpo estekak ==
8 ⟶ 22 lerroa:
* {{es}} [http://www.eduardourzelai.com/Argazkileku/Event_cast/Ev_Desaf_Lopategi.html 1957ko Agerre eta Luxiaren arteko lehiaren berri garaiko egunkari batean ikusgai.]
 
{{biografia zirriborroa|EH}}
{{bizialdia|1921eko||Narbaiza Ibarbia, Juan Jose}}