Mekako xerife: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t iw cf Wikidata
t Autoritate kontrola jartzea
 
6. lerroa:
 
[[1916]]an, azken xerifea izan zen [[Hussein bin Ali (Mekako xerifea)|Husayn ibn Ali]] eta bere semeak, otomandar boterearen aurkako altxamendu baten buru izan ziren, altxamendu honek, [[Arabiar Iraultza|Arabiar Matxinada]] izena jaso zuelarik. Matxinada honen ondorioz, [[Al-Hijaz|Hiyaz]] eskualdea Estatu independente bihurtu zen. Husayn xerifea, une horretan, kalifa bihurtu zen. Baina, [[1924]]an, [[Al-Hijaz|Hiyaz]] eskualdea, [[Banu Saud]] klanak hartu zuen, ondoko [[Netxd]] eskualdeko erregeordeak, Erdialdeko Arabian. Haxemiarrak, boteretik boteak izan ziren, eta Hiyaz, Netxdi erantsia, [[1932]]an, [[Saudi Arabia]] estatu berria eratzeko. Saudiar dinastia ez da xerifea, hau da, ez da Mahomaren ondorengo, eta, beraz, Estatu berriko erregeak ezin zuen beretzat aldarrikatu Mekako xerife titulua. Honela, titulua desagertu zen, etengabe existitu zena Islamaren hasieratik. Hau nolabait konpondu nahian, [[Toki Santuen Zaindaria]] izeneko titulu berria sortu zen, Saudi Arabiako erregearen irudiarekin lotuta doana.
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Islama]]