«XII. mendeko Pizkundea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Autoritate kontrola jartzea
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
t (Autoritate kontrola jartzea)
== Eskolastika ==
[[Eskolastika]] izenpean ikasteko modu berria XII. mendearen amaieran garatu zen, [[Aristoteles]]en lanak berriro topatutakoan, baita berak eragindako Erdi Aroko filosofo [[judu]] eta [[musulman]]en lanak, tartean [[Maimonides]], [[Avicena]] eta [[Averroes]], edota haiek guztiek eragindako filosofo kristauen lanak, tartean [[Alberto Handia]], [[Buenaventura (Toledo)|Buenaventura]] eta [[Petri Abelardo|Abelardo]], ere. Eskolastika jorratzen zutenek [[enpirismo]]an eta, ikasketa sekular, arrazoi eta logikaren bitartez, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoaren]] dotrina babestean sinesten zuten. Mistizismo kristauari, platon-agustindarren buru-dualismoari eta mundua berez gaiztoa zen ikuspegiari aurre egiten zieten. Eskolastiko nabarmenena [[Tomas Akinokoa]] izan zen, platonismo eta agustinianismotik aristotelismorako mugimenduko burua. Eskolastikaren metodoak erabiliz, adimenaren filosofia garatu zuen. Adimena jaiotzean ''[[tabula rasa]]'' (taula hutsik) zela idatzi zuen, formak eta ideiak [[Jainko]]aren txinpartaren bidez ezagutzeko gai zena. Beste eskolastiko nabarmenduak [[Roscelin]], [[Petri Abelardo]] eta [[Petri Lombardo]] izan ziren. Garai honetako eskolastikoen artean ez zeudenak, aldiz, [[Antselmo Canterburykoa]], [[Petri Damian]] edo [[Bernardo Clairvauxkoa]] ziren besteak beste.
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
{{commonskat}}
344.861

edits