Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
226. lerroa:
Erresumaren konkistari errepresio gogor batek jarraitu zion,<ref name=":8" /> eta [[Nafarroako sorgin ehiza (1525)|Nafarroako lehen "sorgin ehizak"]] hasi ziren (1525).<ref>{{Cite book|hizkuntza=es|izenburua=Navarra, 1512-1530|urtea=2001|abizena=Esarte Muniain|izena=Pedro|orrialdeak=686-716|argitaletxea=Pamiela|ISBN=84-7681-340-6}}</ref> [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.a]] nafar errege-erreginen premuak Pirinioez iparraldeko Nafarroako Erresuma independenteari eman zion hasiera, [[Bearnoko bizkonderria|Bearnoko printzerriari]] lotua, [[Aita Santuen Lurraldea|Erromaren]] dogmei eta politikei aurkajarria, erreformista.<ref>{{Cite aldizkari|hizkuntza=es|izenburua=La conquista de Navarra y la Reforma europea|urtea=2013|abizena=Urzainqui Mina|izena=Tomas|orrialdeak=15-32|orrialdea=|argitaletxea=Pamiela|ISBN=|artikulua=La independencia de Navarra en los tratados internacionales, durante la Reforma europea del siglo XVI}}</ref> Hala ere, Nafarroa Garaiak ez zituen galdu bere ordu arteko erakundeak. Hala Nafarroa Garaian, nola Araba, Bizkai eta Gipuzkoan aldundiak sortu ziren.
 
Bitartean, Gaztelako errege-erreginek eta, gero, [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.a enperadoreak]] diruz lagundu zituzten hasieran [[Bidasoa|Bidasoaz]] mendebaldeko euskal [[Ontziola|ontziolak]]. [[Burdinola|Burdinolen]] aurrerabide teknologikoak ere [[Ontziola|itsasontzigintza]] hauspotu zuen; euskaldunek [[Ternuako Banku Handiak|Ternuan baseak]] ezarri ere zituzten, [[Balea|bale]] ehiza eta [[bakailao]] arrantzaren epelean.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=STM, San Telmo Museoa: Gida|urtea=2013|abizena=|izena=|orrialdeak=51-58|orrialdea=|argitaletxea=San Telmo Museoa, SA|ISBN=978-84-616-7843-3}}</ref> Ipar Atlantikoko euskaldunen arrantza eta merkataritza bere gorenera heldu zen, eta Ameriketara, oro har, hedatu ziren, XVI. mendean Atlantiko Itsasoko nagusi bihurtzeraino. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=The century of the basques : their invluence in the geograhy of the 1500's / Craig S. Campbell|url=http://www.ingeba.org/lurralde/lurranet/lur10/10campbel/10cambel.htm|aldizkaria=www.ingeba.org|sartze-data=2019-11-17}}</ref>
 
Bestalde, euskaldun asko [[Monarkia Hispaniko|Karlos V.aren Ameriketako inperio berrira]] erbesteratzen hasi ziren bizitza hobe baten bila. Lehen garai honetan, Gaztelako Koroaren banderapean zenbait pertsonaia ezagun heldu ziren Ameriketara: [[Lope Agirre]], [[Pedro Urtsua|Petri Urtsua]], [[Juan Garai]], [[Juan Zumarraga]], etab. Fortuna hobearen bila joandako euskaldunek [[Arto|artoa]] ekarri zuten, besteak beste, ordu arte erein gabeko lurren lanketa eta demografia hazkundea sustatu zuena. Aldi berean, baserrien eraikuntzak ugaldu egin ziren.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=STM, San Telmo Museoa: Gida|urtea=2013|abizena=|izena=|orrialdeak=51-58|orrialdea=|argitaletxea=San Telmo Museoa, SA|ISBN=978-84-616-7843-3}}</ref>