Go!azen (telesaila): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
114. lerroa:
:'''Argumentua:''' Zortzi urte geroago berriro zabaldu dute Basakabi udalekua, ikasle talde berri bat hartzeko: Haizea eta Elene bikiak, Eli eta Gari, besteak beste. Bizitza aldatuko zaie uda horretan bertan egongo diren neska eta mutilei. Udalekuaren buru Zuzen izango da, eta, Irati Ibarbia, bere garaian udalekuko ikasle izandako neska, unibertsitatea amaitu berri duen irakasle bezala dator orain Basakabira. Helduen artean Peter 'Peio' irakasle irlandarra eta Begoña Garate garbitzailea dira aurpegi berriak, eta Desi Iratiren lagun gisa itzuli da udalekura. Musika, dantza eta apaizek zuzendutako diziplina zorrotzeko udalekuan gertatzen diren istorioak kontatzen ditu oraingoan ere fikzioak. Umorea, maitasuna eta musika tartekatzen ditu telesailak.
 
:'''Denboraldiaren estreinaldia:''' ''Go!azen'' telesailak ''Euskararen Txantxangorria'' ekimenean parte hartu zuen [[2016]]ko [[uda]]n, kanpainako abestiarekin bideoklip bat eginez.<ref>{{Erreferentzia|abizena=EiTB|izenburua='Euskararen Txantxangorria' bideoklipa egin du 'Go!azen'ek|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/goazen/osoa/4256042/euskararen-txantxangorria-bideoklipa-aurkeztu-du-goazen-telesailak/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2016-12-08}}</ref> [[Uztail]]aren [[21]]ean, bideoklip hori [[Donostia]]ko [[Kursaal jauregia|Kursaalean]] egindako ekitaldi batean aurkeztu zuten. Bertan izan ziren telesaileko aktoreetako batzuk, tartean, [[Paula Etxeberria|Paula]] eta [[Aitana Etxeberria]] (Twin Melody ahizpak), Barbara Rivas Borja Uribesalgo eta [[Ramon Agirre]].
 
:[[2016]]ko [[irail]]aren [[9]]an, telesailaren lehen atala [[Gasteiz]]ko ''FesTVal'' jaialdian aurrestreinatu zen. Bertan saioko hainbat aktore egon ziren. Ekitaldi horretako sarrerak [[Euskal Irrati Telebista|EiTBren]] webgunean izen eman zutenen artean zozketatu ziren.<ref>http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/goazen/osoa-zozketa/4343634/zozketa-goazenen-aurrestreinaldirako-sarrerak/</ref> [[Urri]]aren [[6]]an Bilbon emititu zuten lehen atala aktoreak bertan zirela; eta [[urri]]aren [[11]]an, [[Donostia]]n. Ondoren [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hainbat herritan aurrestreinatu zen kapitulua: [[Zarautz]], [[Andoain]], [[Sondika]], [[Azkoitia]], [[Ermua]]... Baita ere, antzerki saioetan oinarriturik, Euskal Herriko, hainbat herritan egin dituzte antzezlanak.<ref>http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/goazen/osoa/4421702/goazen-telesailaren-aurrestreinaldi-eta-emanaldiak/</ref>