Paviako gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t zuz
20. lerroa:
'''Paviako gudua''', [[1525|1525eko]] [[otsailaren 24]]ko goizean gertatua, [[1521-1526 bitarteko Italiako Gerra]] erabaki zuen [[gudu]]a izan zen. [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]] enperadorearen germaniar-espainiar armadak mendean hartu zuen [[Frantzisko I.a Frantziakoa]] buru zuen frantses armada.
 
Frantzisko I.arekin eskuz esku [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.a]] aritu zen Nafarroan gatazka artean gori-gori zegoela. Frantsesak eta nafarrak galtzaile atera ziren; are, enperadorearen tropek bi erregeak atzeman zituzten. 1526ko Madrilgo Itunean zehaztu ziren porrotaren ondorio politikoak. Kolpe oso gogorra izan zen Nafarroa subiranoasubiranoaren berreskuratzekoberreskurapen ahaleginerako eta nafar erregearen asmoentzat.
 
== Historia ==
[[1524]]ko urrian, [[Milanerria]] mende hartu nahi zuela, [[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.a]] Frantziako erregeak [[Alpeak]] igaro zituen, 50.000 gizonek osaturiko armada ahaltsuaren buru. Antonio de Leyva 7.500 soldadu espainiarrekin [[Pavia]]n babestu zen frantses erregearen ibilbidea oztopatu nahirik, eta negu osoan iraun zuen bertan. Modu horretara, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.aren]] gudarosteak erasoa antolatzeko denbora izan zuen, [[Fernando de Ávalos|Pescarako markesaren]], [[Karlos III.a, Borboiko dukea|Borboiko dukearen]] eta Karlos Lannoykoa, [[Napoli]]ko erregeordearen agintaritzapean. [[1525]]eko otsailaren 23an espainiarrek erasoa egin, eta, ondorengo egunean, [[Juan Urbieta]]k eta beste gerlari batzuek Frantziako erregea preso hartu zuten. Hasieran, ez zekiten nor zen, baina, arropengatik, jauntxoren bat izango zela pentsatu zuten. Beren nagusiei esandakoan jakin zuten nor zen atxilotua.
 
Gudu honetan, su-armen ([[arkabuz]]en) nagusitasuna agerian geratu zen lehen aldiz altzairuzko arma luzeen aurrean. Horren ondorioz, gerra-taktikak erabat aldatu ziren. Enperadoreak bakearen baldintzak zuzenean eztabaidatu zituen atxilotuarekin, eta [[1526]]an [[Madrilgo Ituna (1526)|Madrilgo Ituna]] izenpetu zuten biek. Itun horren arabera, Frantziak [[Borgoinako dukerria|Burgundiako dukerria]] eta borboitarren lurralde frantsesak ([[Artois]]) itzuli zituen, eta Italiaren gaineko asmoa ([[Milanerria]], [[Napoli|Napoles]]) alde batera utzi behar izan zuen.

Ituna umiliagarria izan zen Frantziarentzat. Frantses erregeak, gainera, konpromisoa hartuko zuen Henrike II.a nafarrari bere koroaren peko lurraldean aterpeaterperik ez ematenemateko, baina hala inoiz eginez gero, hari Nafarroako auzian ez laguntzenlaguntzeko.
 
Epe luzera, garaipena kaltegarri gertatu zitzaion enperadoreari, zeren eta, [[Habsburgo]] etxeak hartutako indar handiaren beldur, frantses erregea, [[Klemente VII.a]] aita santua, Ingalaterrako erregea eta Italiako printzeak elkartu baitziren Espainiar Inperioaren aurka.