Viorica Ursuleac: berrikuspenen arteko aldeak

opera abeslari errumaniarra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Viorica Ursuleac''' (1894ko martxoaren 26a-1985eko urriaren 22a) Errumanian jaiotako opera kantaria izan zen. Bere ahotsa, sopranoarena zen. Greziar eliza ortodoxoko ...
(Ez dago alderik)

15:15, 10 maiatza 2008ko berrikusketa

Viorica Ursuleac (1894ko martxoaren 26a-1985eko urriaren 22a) Errumanian jaiotako opera kantaria izan zen. Bere ahotsa, sopranoarena zen. Greziar eliza ortodoxoko artxidiakonoaren alaba zen. Chernivtsi herrian jaio zen, orain, Ukrainan aurkitzen dena.

Vienan ikasi zuen, eta, operako bere debuta, Zagreben egin zuen, Jules Émile Frédéric Massenet konposatzailearen Werther operan, Charlotten papera eginez, 1922an. Viorica Vienna Volksoperren hasi zen (1924-1926) Felix Weingartnerrek eskainitako laguntzari esker, Frankfurt Operan (1926-1930), Vienna Staatsoperrean (1930-1935), Berlin Staatsoperrean (1935-1937) eta Munich Operan (1937-1944). Clemens Krauss opera zuzendariarekin ezkondu zen Frankfurten, Viorica bera herri hontan bizi izan zen bitartean.

Viorica, Richard Strauss konposatzaile eta musikari alemaniarraren sopranorik gogokoena izan zen. Straussek, "leialetatik leialena" bezala definitu zuen. Soprano honek, Straussen lau operatako mundu osoko estreinaldian kantatu zuen: Arabela, 1933an, Bakearen eguna, 1938an, Capriccio, 1942an eta Danaeren Maitasuna, 1944an.

Salzburgoko Jaialdian, 1930etik 1934 arte eta 1942tik 1943 arte agertu zen. Covent Gardenen, agerraldi bakarra egin zuen, 1934an, Straussen Arabela opera eta Jaromír Weinbergerrren Schwanda gaitajolea operaren Ingalaterrako lehen estreinaldian. Arabela izan zen bere operarik gogokoena. Londoneko Royal Operan ere agertu zen, Giuseppe Verdi konposatzaile italiarraren Otello operan, Desdemonaren papera eginez, Lauritz Melchiorrekin zati ospetsuan eta Sir Thomas Beecham zuzendari bezala zegoelarik.

Vioricak, gainera, Milango La Scala Antzokian ere kantatu zuen, Straussen Itzalik gabeko emakumea operan Empressen papera eginez. Elektra operan ere parte hartu zuen, Chrysothemisen papera eginez. Baita Mozarten Horrela egiten dute neska guztiek eta Wagnerren Valkiria operan ere, azken hontan, Sieglinderen papera eginez. Amerikan kantatu zuen aldi bakarra, Buenos Aireseko Colón Antzokian izan zen Wagnerren Tristan eta Isolda operan Brangäneren papera eginez, Kirsten Flagstaden ordez, 1948an. Egin zituen beste paper batzuk, Almaviva Kontesarena, Figaroren Ezkontzak operan, Donna Elvira Don Giovanni operan, Leonora, Beethovenen Fidelio operan, Senta, Wagnerren Noraezean dabilen holandarra operan Hans Hotterrekin, Amelia Grimaldi, Verdiren Simon Boccanegra operan, Amelia, Maskaradun pilota operan, Leonora Halabeharraren indarra operan, Élisabeth de Valois Don Carlos operan, Tosca operan, Minnie, Giacomo Puccini operagile italiarraren Urrezko mendebaldeko neska operan, Turandot Erna Bergerren Liùren ordez, Arrosaren Zalduna, Ariadna Naxosen (lehenengo Konposatzailea da, gero Ariadna), Helena egipziarra, eta beste asko aurkitzen dira.

Prima Donna Kammersängerin austriarrean sortua izan zen 1934an, Kammersängerin prusiarrean 1935ean eta bere agurra, Wiesbadenen eman zuen, 1953an, Arrosaren zalduna operan. Viorica, Salzburgoko Mozarteumen, irakasle gisa izendatu zuten 1964. urtean.

Vioricaren ahotsa ez zen edertasun handikoa, ez gogoratua izan den bezala behintzat, baina musikari eta aktore handi bezala kontsideratua izan da. Bere kide baten esanetan, Hildegard Ranczak zehazki, "Atsegina izan arren, otzantasun handikoa, erabat harrituta geratzen nintzen sarri, ekitaldiaren aurretik, bi ordutan zehar bokalizatzen joaten zenean. Berea zen, ene iritziz, modu miragarrian eginikoa. Bere naturaz kanpoko ahotsa, adimen harrigarriz erabiltzen zuen". Viorica Ursuleac, 91 urterekin hil zen, Ehrwald herrian, Tirolen, non bizi izan zen 1954tik aurrera, bere senarra zen Clemens Krauss hil zenetik.