«Sega-joko»: berrikuspenen arteko aldeak

182 bytes added ,  Duela 2 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
 
== Lehiaketak ==
[[Fitxategi:2015 european reaping championship loiola 39.JPG|thumb|300px|2015ean [[Loiolako Santutegia]]ren ondoan jokaturiko Europako segalari txapelketa.]]
XX. mendean zehar apustuak ziren lehiarako bide bakarra, gaur egun ordea txapelketa arautuak nagusitu dira. Horrela beraz, [[Euskal Herriko Sega Txapelketa]] urtero jokatzen da, bai eta herrialdetakoak ere<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=AZKEN TXAPELDUNAK|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1853/017/001/2017-08-05/azken_txapeldunak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-11-25}}</ref>.
 
Sega normala baino handiagoa izaten da lehiaketarako. 1'18 metrotako ahoa izaten du eta 1'24 metrotako luzera<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=Sega jokoa - herrikirolak|url=http://www.euskalkiroletajokoak.com/herri-kirolak/sega-jokoa|aldizkaria=www.euskalkiroletajokoak.com|sartze-data=2019-11-25}}</ref>.
 
Europa aldean ere izaten dira segalarien arteko lehiaketak, hala nola, [[Alemania|Alemanian]], [[Suitza|Suitzan]], [[Eslovenia|Eslovenian]] eta Austriako [[Tirol (Austria)|Tirol eskualdean]]. Hauek Europako segalari txapelketak antolatzen dituzte<ref>{{Erreferentzia|izenburua=SEGALARI PROBAK - Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundea|hizkuntza=eu|url=http://herrikirolakbizkaia.eus/portfolio/segalari-probak/|aldizkaria=Bizkaiko Herri Kirolak|sartze-data=2019-11-25}}</ref>. Azken urteetan euskaldunak ere aritzen dira txapelketa hauetan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=segalariak Aloak|hizkuntza=eu|url=https://goierri.hitza.eus/arloak/segalariak/|aldizkaria=Goierriko Hitza|sartze-data=2019-11-25}}</ref>. Europako lehiaketatan eremua mugatua da eta azkarren ebakitzen duenak lortzen du garaipena. Bakarkako probatan gizonezkoek 100 m<sup>2</sup>-ko azalera mozten dute eta emakumezkoak 35 m<sup>2</sup>-koa. Taldekakoetan berriz (lau segalariz osaturikoak) gizonezkoek 200 m<sup>2</sup>-koa eta emakumezkoek 120 m<sup>2</sup>-koa<ref name=":2" />. 2015 urtean [[Loiolako Santutegia|Loiolan]] jokatu zen Europako txapelketa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Europako Sega Txapelketa Loiolan jokatuko da 2015eko abuztuaren bukaeran|hizkuntza=es-ES|data=2013-03-30|url=https://www.diariovasco.com/v/20130329/costa-urola/europako-sega-txapelketa-loiolan-20130329.html|aldizkaria=El Diario Vasco|sartze-data=2019-11-25}}</ref>.
 
== Segalari ezagunak ==
82.587

edits