«Euskal Herria»: berrikuspenen arteko aldeak

4.433 bytes removed ,  Duela 1 hilabete
→‎Literatura: atalak batu
(hezkuntza sekzioz aldatu)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
(→‎Literatura: atalak batu)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
XVI. mendean [[Euskal literatura]]n, [[Bernart Etxepare]]ren ''[[Linguae vasconum primitiae]]'', ([[1545]]), liburua da inprimatu zen lehen liburua, eta XVI. mendekoak dira, baita, [[Lazarragaren eskuizkribua|Joan Perez Lazarragakoren eskuizkribua]], [[Joanes Leizarraga|Leizarraga]]ren [[Biblia]] (Itun Berriaren lehen euskarazko bertsioa), [[atsotitz]] bilduma batzuk ([[Esteban Garibai|Garibairen]] bilduma, [[Refranes y Sentencias (1596)|''RS'' 1596]], etab.] eta [[ kristau-ikasbidea|doktrinaren]] bat. Baina ez dira XVI. mendeko testu horiek euskaraz dokumentatu diren testurik zaharrenak. (Ikus, esaterako, [[Koldo Mitxelena|Mitxelena]]ren ''[[Textos arcaicos vascos|Textos Arcaicos Vascos]]'' eta [[Ibon Sarasola|Sarasolaren]] ''[[Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos|Contribución]]'', balio literario handia ez, baina balio historiko-filologiko handia duten testu zaharren bildumak). [[Euskal idazle]] klasikoen artean, aipagarri dira [[Axular]] eta [[Sarako Eskola]], [[XVII. mendea]]n. Idazle gehienak apaizak ziren eta Ipar Euskal Herrikoak. [[XVIII. mende]]an, aldiz, euskal literaturaren testigua Helgoadera igaro zen. [[Manuel Larramendi]] andoaindarra egile nagusia izango da. Garaikide izan zituen [[Joanes Etxeberri]], [[Agustin Kardaberaz]], [[Sebastian Mendiburu]] eta [[Frantzisko Xabier Munibe|Peñafloridako kondea]]. [[Argien Garaia|Ilustrazioaren]] ideiek [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]] [[Literatura]]n ez ezik [[zientzia]] guztietan ere pizkundea eraman zuten. [[XIX. mende]]an zehar euskal literatura modernitatera ekartzeko lehenengo ahaleginak egin ziren. [[Erromantizismo]]ren eskutik eta egoera politikoak bultzatuta, pertsonalitate handiko idazleak plazaratuko dira: [[Joan Antonio Mogel]]k [[Peru Abarka]] lehen euskal eleberria idatzi zuen, [[Jose Mari Iparragirre]]ko Euskal Herri osora zabaldu ziren bertsoak eta kantak idatzi zituen, [[Bizenta Mogel]], [[Bilintx]], [[Joan Piarres Duvoisin]], [[Joan Batista Elizanburu]]...<ref>[[Iñaki Aldeko|Aldekoa, Iñaki]]. ''Historia de la Literatura Vasca''. Donostia:
Erein, 2004.</ref><ref>[[Koldo Mitxelena|Mitxelena, Koldo]]. Historia de la literatura vasca. 1960.
Donostia: Erein, 1988.</ref> XIX. mendearen hasieran, [[1803]]an hain zuzen, argitaratu zen haurrentzako euskarazko lehen liburua, [[Juan Bautista Aguirre]]k idatzitako [[katixima]] bat: ''Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac, lenvicico Comunioraco prestatu bear diran Aurrentzat, eta bidez Cristau acientzat ere bai''. Urtebete beranduago, [[1804]]an, [[Bizenta Mogel]]ek (1782-1854) ''Ipui onac'' alegi liburu ezaguna argitaratu zuen, ahozko literaturan oinarrituta. Eta ez zen haurrei zuzendutako beste argitalpenik egon euskaraz [[1890]]. urtean A. Apaolazak ''Patxiko Txerren'' argitaratu zuen arte (86 urteko tartean, hain zuzen).
Donostia: Erein, 1988.</ref>
 
[[XX. mende]]an gure literaturaren egoera erabat aldatu zen. [[Gabriel Aresti]], dira izen aipagarri batzuk. [[Lehen Euskal Pizkundea]]k XIX. mendearen bukaeratik XX. mendean zehar zabaldu zen, [[Franco]]ren estatu kolpea eta [[Espainiako Gerra Zibila]] gertatu arte. Bultzatzaileen artean, [[Anton Abadia|Anton Abbadia]], [[Seber Altube]], [[Sabin Arana]], [[Resurreccion Maria Azkue]], [[Arturo Kanpion|Arturo Campion]], [[Andima Ibiñagabeitia]], [[Sorne Unzueta]], [[Julio Urkixo|Julio de Urquijo]] eta [[Jokin Zaitegi|Iokin Zaitegi]] ditugu garai guztian zehar. Testuinguru horretan [[Euskaltzaindia]] sortu zen, euskaraz egindako irakaskuntza zabaladu zen eta literatura lantzeko bide berrian sortu ziren. Garai horretan izen handi batzuk ditugu: [[Xabier Lizardi]], [[Lauaxeta]], [[Orixe]], [[Antonio Maria Labaien]]. Idazle hauek hizkuntza literarioa beste maila batera eraman zuten. Gerrarekin batera, hau da 1936tik aurrera, hirurogeigarren hamarkada arte, euskal literatura Hegoaldean erbestean edo katakonbetan gelditu zen. Garai ilun horretan erbestetik idazle batzuek euskal literatura zabaltzen aritu ziren, esaterako [[Jokin Zaitegi|Iokin Zaitegi]], [[Telesforo Monzon]], [[Salbatore Mitxelena]], [[Orixe]]. Ipar Euskal Herrian literatura bide tradizionaletan gordetzen zen salbuespen batzuekin: [[Txomin Peillen]] eta, batez ere, [[Jon Mirande]]. Prentsan [[Piarres Lafitte]]k ''Herria'' aldizkaria zuzendu zuen. Haur nahiz gazteentzako lanak idazten hasi ziren idazten bertako egileek: Kirikiñoren ''Abarrak'' (1918), ''[[Xabiertxo]]'' (1925), [[Ixaka Lopez de Mendizabal]]ek idatzia eta [[Jon Zabalo]] “Txiki”k ilustratua, [[Gregorio Mujika]]ren ''[[Pernando Amezketarra]]. Bere ateraldi eta gertaerak'' (1927), ''Txomin Arlote'' (1929), [[Alejandro Bilbao]]k (“Erramun Maruri”) idatzia, ''Dar-Dar-Dar'' (1929). Garai honetakoa da, halaber, euskarazko lehen antzezlana: ''Nekane edo Neskuntzaren babesa'' ([[Robustiana Mujika Egaña|Tene Mujika]], 1922).
 
[[1950eko hamarkada]]ren bukaeran, idazle-belaunaldi berria jaio zen, tartean [[Gabriel Aresti]]. Honek ''[[Harri eta Herri]]'' ([[1964]]) bere liburuan [[Europa]]n modan zegoen gizarteko poesia jorratu zuen. Era berean, [[antzerki]]ari ekin zioten talde batzuekin edo ''[[Ez Dok Amairu]]'', "[[Euskal Kantagintza Berria]]" izeneko mugimenduaren sortzaileekin ere harreman estuak izan zituen. [[Eleberri]]ei buruz, [[Txillardegi]]ren ''[[Leturiaren egunkari ezkutua]]'' ([[1957]]) lehendabiziko euskal [[eleberri]] modernoa da, [[existentzialismo]] ereduak jarraitzen duena. Gero [[Ramon Saizarbitoria]]ren ''[[Egunero hasten delako]]'' eta ''[[Ehun metro]]'' (''[[Nouveau Roman]]'' mugimenduaren eragina dutenak), [[Arantxa Urretabizkaia]] eta [[Anjel Lertxundi]] agertu ziren.
Fitxategi:Gero azala.jpg|''Gero'', [[Axular]]ren lan nagusia eta gure literaturaren benetako klasikoa.
Fitxategi:Txillardegi, UEUren omenaldian.png|Txillardegi 1999 egindako aurkezpen publiko batean.
Fitxategi:Xabiertxo,_Tolosa.jpg|[[Xabiertxo]] liburuak garai berri bat ireki zuen.
Fitxategi:Itxaro_Borda_(EKE_Pantxika_Maitia).jpg|Itxaro Borda.
Fitxategi:Bernardo Atxaga - 01.jpg|Bernardo Atxaga Euskal Herritik kanpo idazle euskaldun ezagunena.
Fitxategi:Joseba_Sarrionandia_-_2016_(cropped).jpg|[[Joseba Sarrionandia]], betiko iheslaria.
</gallery>
 
Euskal haur eta gazte literatura (EHGL) ezin uler daiteke ahozko literatura kontuan izan gabe. Helduei nahiz haurrei zuzenduta sortu diren [[ipuin]]ek, kantek, [[Poema|olerkiek]], [[bertso]]ek, [[esaera zahar]]rek, hitz-jolasek, [[aho-korapilo]]ek edota [[Asmakizun (argipena)|asmakizunek]], besteak beste, osatzen dute ahozko literatura. Euskal Herrian, ahozko literatura oso aberatsa izan da betidanik eta horren ondorioz, jaso dugun ondarea balio handikoa da. Euskaraz idatzitako haur eta gazteentzako literaturak, bestetik, bi mendeko historia baino ez duenez, literatura nahiko berria dela esan dezakegu.
 
XIX. mendearen hasieran, [[1803]]an hain zuzen, argitaratu zen haurrentzako euskarazko lehen liburua, [[Juan Bautista Aguirre]]k idatzitako [[katixima]] bat: ''Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac, lenvicico Comunioraco prestatu bear diran Aurrentzat, eta bidez Cristau acientzat ere bai''. Urtebete beranduago, [[1804]]an, [[Bizenta Mogel]]ek (1782-1854) ''Ipui onac'' alegi liburu ezaguna argitaratu zuen, ahozko literaturan oinarrituta. Eta ez zen haurrei zuzendutako beste argitalpenik egon euskaraz [[1890]]. urtean A. Apaolazak ''Patxiko Txerren'' argitaratu zuen arte (86 urteko tartean, hain zuzen).
 
XX. mende hasieran, ordea, Euskal Herrian eskola elebidunak sortzeari ekin zitzaion eta euskarazko ikas-materialen beharrari erantzun nahian, haur eta gazteentzako lehen lanak argitaratzen hasi ziren. Hala, urrats nabarmenak eman ziren EHGLn: Literatura Unibertsaleko lan garrantzitsuak euskarara itzultzen hasi ziren, euskal tradizioko ipuin-bildumak osatzen hasi ziren (''Supazter chokoan'', ''Ixtorio-Mixterio'', ''Amattoren uzta'', etab.), haur nahiz gazteentzako lanak idazten hasi ziren bertako idazle euskaldunak; batzuk aipatzearren: Kirikiñoren ''Abarrak'' (1918), ''[[Xabiertxo]]'' (1925), [[Ixaka Lopez de Mendizabal]]ek idatzia eta [[Jon Zabalo]] “Txiki”k ilustratua, [[Gregorio Mujika]]ren ''[[Pernando Amezketarra]]. Bere ateraldi eta gertaerak'' (1927), ''Txomin Arlote'' (1929), [[Alejandro Bilbao]]k (“Erramun Maruri”) idatzia, ''Dar-Dar-Dar'' (1929). Garai honetakoa da, halaber, euskarazko lehen antzezlana: ''Nekane edo Neskuntzaren babesa'' ([[Robustiana Mujika Egaña|Tene Mujika]], 1922).
 
Hala, euskararen egoerak hobera egin ahala, EHGLren ekoizpena ere handitzen, indartzen eta zabaltzen hasi zen. Baina ekoizpen edo produkzio hori eten egin zen [[1936]]ko [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerraren]] ondorioz (besteak beste). Hego Euskal Herrian euskararen erabilera debekatu egin zen eta haur eta gazteentzako oso lan gutxi argitaratu zen bai guda-garaian eta baita guda-ostean ere. Garai hartan argitaratutako obra esanguratsuenak hauek dira<ref name="basqueliterature.com">http://www.basqueliterature.com/basque/historia/hauretagazte</ref>: ''Haur elhe'' (1944), [[Oxobi]] behe-nafarrak haurrentzat idatzitako lehen poesia-liburua, [[Orixe]]ren ''Leoi-kumea'' (1948), [[Yon Etxaide|Jon Etxaidek]] gazteentzat idatzitako liburuak, erlijio-liburuak...
 
1950eko hamarkadaren hasieran, [[Euskaltzaindia]] euskaraz argitaratzeko debekuaren aurka borrokan hasi zen. Bestalde, Euskal Herriko giro politikoa, pixkanaka, aldatzen ari zen. Bi faktore horiei (eta gehiagori) esker, gero eta lan gehiago argitaratzen hasi ziren euskaraz, eta XX. mende erdialderako EHGLren susperraldia sumatzen hasi zen. [[1960]]. urtetik aurrera, bai nazioartean eta baita Euskal Herrian ere, HGLren egoerak hobera egin zuen, nabarmen. Esan ohi da, hain zuzen, 1960ko hamarkadaz geroztik hitz egin daitekeela Haur Literaturaz adiera hertsian<ref name="basqueliterature.com"/>.
Nazioartean, 1955. urtean, IBBY erakundea ([[International Board on Books for Young People]] / Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Erakundea) sortu zen. Gurean, berriz, [[ikastola]]k sortzen hasi ziren, eta euskarazko material didaktikoaren behar handia zegoen oraindik. Garai honetan, gainera, [[Marijane Minaberri]]k hiru liburu argitaratu zituen<ref name="basqueliterature.com"/>. Beraz, 60ko hamarkadatik aurrera, haur eta gazteentzako liburu eta aldizkarien argitalpenek gora egin zuten. Ordura arte hain ohikoak izan ziren gai erlijioso eta hezitzaileak alde batera utzi eta literaturaren balio estetikoari lehentasuna ematen hasi zitzaion, eta euskal idazleak beren lanetan gai berriak sartzen hasi ziren, gazteak literaturara hurbiltzeko helburuarekin.
 
70. hamarkadaren bueltan aldaketa berriak etorri ziren (sormenezko pedagogia edota Freineten ideiak, esaterako). [[1975]]ean [[Francisco Franco|Franco]] diktadorea hil zenean, ikastoletan ikasle kopurua handitzen hasi zen. Gainera, euskararentzat mesedegarriak izan ziren beste gertaera batzuk ere egon ziren (Autonomia Estatutuaren onarpena, Elebitasuneko dekretua, Helduak Alfabetatzeko Koordinakundea), eta horrek guztiak eragin zuzena izan zuten Euskal Haur eta Gazte literaturan.
 
XX. mendearen bigarren zatian, euskara hezkuntza sistemetan txertatzearekin batera, literatura honek garrantzi handia hartu zuen. Haurrek, gazteek, eta euskara ikasi nahi zuten euskaldun berrien eskariagatik literatura mota honek garrantzi handia hartu zuen, eta horren lekuko, [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAE]]ko [[Eusko Jaurlaritza]]ko Kultura Sailetik urtero, 1997. urtetik aurrera, literatura mota honentzat [[Euskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura|Haur eta gazte literaturako Euskadi Sariak]].
 
<gallery mode="packed" heights="200">
Fitxategi:Xabiertxo,_Tolosa.jpg|[[Xabiertxo]] liburuak garai berri bat ireki zuen.
Fitxategi:Anjel_Lertxundi_idazlea.jpg|[[Anjel Lertxundu]] idazlea.
Fitxategi:Krokodiloa_ohe_azpian.jpg|''[[Krokodiloa ohe azpian]]'', [[Mariasun Landa]]ren liburua.
Fitxategi:Xola_eta_basurdeak_moztuta.jpg|[[Xola]], [[Bernardo Atxaga]]ren pertsonaia.
</gallery>