Moda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
== Modaren testuingurua ==
[[Fitxategi:Charles Frederick Worth.jpg|thumb|Charles Frederick Worth]]
Moda gizarte guztietan existitu den alorra izan da eta horri esker, gure ohituren identifikazioa zehaztu ahal izateaz gain, gure aitzindarien ohituren berri izaten ere lagundu digu, esaterako, paleolitikoko[[paleolitiko]]ko, antzinako[[aintzinako Grezia]] edo [[Erroma klasikoa…klasikoa]]… gaur egunera heldu arte. Baina, moda gure gorputzak estaltzeko oihal bakan bat izatetik, identitate norbanako eta kolektiboaren adierazgarri izateko, XIX. menderaino itxaron behar dugu, izan ere, garai horretan ditu hastapenak Historiako lehen diseinatzaile kontsideratzen denak, Charles Frederick Worth ingelesak.
 
Garai horretaraino moda artisauek eta maisuek sortzen zuten, horiek ez zuten prestegiorik, baina C.F Worth ondoren modaren historia aldatzen hasi zen. [[Miren ArzallusekArzallus]]ek egindako lanean azaltzen du, ingeles horrek urte luzeetako formakuntza izan zuela, eta Parisera joan zela bere lehen joskintza tailerrari hasiera emateko. Bertan berak ekoitzitako janzki bakoitzak bere sinadura eramango zuen, hau da, garai hartatik aurrera janzki bakoitzak bere sortzailea izango zuen, bere diseinatzailea. Horren eraginez, moda margogintza, musika edo eskulturaren maila berdinean kokatuko zen. Esate baterako, Worthen bezerorik esanguratsuenen artean dago [[Eugenia de Montijo]], Napoleon III.aren emaztea, beste batzuen artean berarentzat ere ekoitzi baitzituen goi-mailako joskintza bezala ezaguna diren jantzi batzuk. Hark, moda-erakusleiho esklusiboena bilakatu zuen [[Miarritze]].
 
1857tik geroztik modak ez zuen janzkerarekin lotura soilik izango, baizik eta egun ohikoak zaizkigun elementuekin lotura izango zuen, etxeetako altzairuen dekorazioa, etxeko hornidura, izarak...  Hortik aurrera beraz, janzkerak eta oihalek berezko zentzu hartuko zuten, identitatea sortzeko elementuak izango dira. Eta bukatzeko, modan diseinatzaileen sorrerak moda kulturaren parte izatea eragin zuen. Diseinatzaileek eta jostunek berebiziko garrantzia zuten garai hartan, geroago eratuko baitzen oihalgintzaren industria.