Héloïse d’Argenteuil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Héloïse d’Argenteuil''' ([[latin]]ez ''Eloysa'' edo ''Heloisa'') ([[1092]] ing. – [[1164]]ko [[maiatzaren 16]]a) [[Erdi Aro]]ko intelektuala izan zen, [[Petri Abelardo]]ren emaztea eta Paraclet-eko lehendabiziko abadesa. Lotze eskandalagarri baten alaba, Hersende de Champagne ([[Montsoreau]]-ko andrea eta [[Fontevraudeko abadia|Fontevraud]] abadiaren fundatzailea) eta Gilber de Garlande (Frantziako [[seneskal]]a) izan zituen gurasoak. Europako emakumezko idazlerik lehenengoetakoa da, eta emakumearen desioaren berariazkotasuna baiesten eta zehazten lehenengoa.
 
Haren poemetatik hileta-orazio bat baino ez da iritsi gaurdaino, baina deus ez haren musikatik edo haren gaztaroko kantetatik. Haren gutunetatik gorde direnak, berriz, [[frantses]]aren literaturaren monumentutzat<ref>E. Bouyé, Notice, in Abailard et Héloïse, p. 364, Folio Gallimard, Paris, décembre 2006 (ISBN 2-07-041528-7).</ref> hartu dituzte. Pasioz eta erudizioz beteak, [[erotismo]]az bainoago, hezibide sentimentalaren arketipoa da, eta genero epistolario klasikoa eratzen dute.
 
==Erreferentziak==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Erdi Aroko idazleak]]