Hizkuntza estandar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Hizkera estandarra''' [[komunitate (argipena)|komunitate]] batean aski zabaldua eta era formalean nagusia den [[hizkuntza]]ren aldaera edo [[hizkera]] da, hezkuntzan, hedabideetan eta administrazioan gehien erabiltzen dena. Normalean, hizkuntza estandarrak ortografia eta gramatika arau finkatuak ditu, nolabaiteko autoritate batek proposatuak eta hiztun gehienek egoera formaletan bederen jarraitu ohi dituztenak.
 
HizkuntzaHizkera estandarra [[Dialekto|tokiko hizkerari]] kontrajartzen zaion arren, aipatu beharrekoa da askotan hizkuntza estandarrek tokiko hizkeretan dutela jatorria, hau da, estandarizazio prozesu bat burutu duten tokiko hizkuntzak direla, askotan merkatal eta administrazio zentruetan mintzatuak zirenak. Hala ere, tokiko hizkerak ez bezala, hizkuntza estandarra soziolekto bat da. Bestela esanda, gune geografiko bati lotu ordez, egoera sozial bati lotzen zaio.
 
Zenbait hizkuntzak forma estandarizatu bakarra du, [[Japoniera|japonierak]] adibidez. Beste zenbaitek, ordea, forma estandar bat baino gehiago dituzte, gune eta administrazio ezberdinetan garatuak izan direnak. [[Ingeles|Ingelesaren]] kasua da.