Elodie Baffalio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
argazkia sartu dut
30. lerroa:
== Musika estiloa ==
Bere jatorriak, Euskal Herriak, izadiak edo naturak, musika klasiko eta esperimentalarekin egindako topaketa ezberdinek, eragin sakona dute Elodie Baffalio pianojotzailearengan. Hauetatik abiatuz, bere unibertso musikal propioa sortu du. Elkarretaratzeen edo sorkuntzen arabera, bere musika klasiko-modernoa izanik, garaikidea instant batez ala melodiko-modala beste momentu batean izan daiteke, edo zenbaitetan bruitista, eta aldi berean inpresionista, zein beste une batzuetan espektrala.
 
<br />
 
== Kontzertuak ==
39 ⟶ 37 lerroa:
 
== Lehen diskoa: ''Mellodi'' ==
[[Fitxategi:MELLODI lehen diska.jpg|alt=MELLODI, Elodie Baffalio piano jotzailearen lehen diska|ezkerrera|thumb|220x220px]]
Bakarka landutako eskaintza originala da ''Mellodi'': Diskoaren azaleko margoan ageri den bezala, tximeleta baten bi hegal bailiran moduan entzungo dira bertako melodiak. Batetik, hegal batean, inprobisazioaren hatsaz eramanak dauden doinuak antzemango dira eta bestetik, beste hegalean, euskal oinarri eta koloreetan errotutako "basa-ahaideak" -ZuberotarrekZuberotarren esan ohi duten hizkeranesamoldez-, hau edoda, erritmoak nabarituko dituzu.
 
Antzineko eta oraingo euskal kantu ala dantza herrikoiak abiapuntu gisa hautatu ditu. Beraiengan musikaltasuna gailenduko da. Hitzen zentzua ahantzi gabe, elea emeki-emeki desagertu egingo da, eta bere ordez, bihotzaren musika mintzo den lekura joango dira doinuak. [[Musika herrikoi]]a sentiberatasunez eta sotiltasunez moldatua eta aldi berean, inprobisatua dago. Izan ere, inprobisazioari leku propioa eman nahi izan baitio Elodiek disko honetan. Horrela kontzertu bakoitzean uneko magia ager daiteke, eta nahiz eta eremu ezagututan izan, kontzertu bakoitza beti berria izanen da. Horretarako, pianoaren adierazteko era ezberdin eta askotarikoak miatzen ditu etengabe Elodiek, soinu-tresnaren musika aberastasuna loratuz. Eta gainera, konposizioak gehitu eta aberastu egiten ditu uneoro, tradizioak eta olerkiak inspiratuta.
 
 
Laburbilduz, ''Mellodi ''izeneko lehen disko honetan, alde batetik tradiziozko musika ezagutu edo errekonozitu ahal izango da, baina beti ere ñabardura berritzaileekin orraztua. Eta horrela tradizioa beste era batez atxemaiteko parada izanen delarik. Beste alde batetik, pianoa modu ezberdinez entzun eta gozatuko da, jakinez musika klasikoaren kolore harmonikoak eta jazzaren inprobisazio izpirituak ere eragin dutela diskoaren sorkuntzan.