Elodie Baffalio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
bizilekua eta elkarrizketa bi
tNo edit summary
5. lerroa:
Zazpi urterekin abiatu zituen piano ikasketak [[Mauleko musika eskola]]n.
 
Ondoren, [[Baiona]]rat abiatu zen eta bertan jarraitu zuen ikasketekin, [[Baionako Kontserbatorioa]]n ikasle izan baitzen 2001eko irailetik 2007ko ekaina bitartean. Hortxe eskuratu zuen pianoko “CEM titulua”, alegia, musika ikasketen ziurtagiria. Zehatzago esanda, ''UV'' delako aipamena (baliozko unitatearen aipamena) lortu zuen ondorengo arloetan: inprobisazio sortzaileangeneratiboan, ''basse continue'', idazketa, analisia, musika formazioa, [[Ganbera-musika|ganbera musika]] eta akonpainamendua.
 
Baionako garai honetan pianoaren errepertorio klasikoa Olivier Chauzurekin landu arren, anekdota erabakiorra Patrick Defossez irakaslearekin bizi izan zuen. Izan ere, musika garaikidea jorratzeko asmotan klasera joan eta bertan, ustekabean inprobisazio generatiboa entsegatu baitzuen. Norabide artistiko profesionala finkatu zion ipar orratz garrantzitsua bilakatu zen inprobisazioa une horretatik aurrera. Horregatik bide berri honetan sartzea erabaki eta Baionako Kontserbatorioan inprobisazio ikastaroak gauzatu zituen Angélique Fullin andre piano-jotzailearekin.
20. lerroa:
Lehenik, Patrick Defossez jauna, Baionako kontserbatorioko irakaslea, erabakiorra izan zen, bere bidez izan baitzuen inprobisazio generatiboaren ezagutza eta sarbide.
 
Bigarrenik, [[Angélique Fullin]] andrea, 2007tik 2009 urte bitartean berarekin izandako klase partikularretan abiatuareago barneratu baitzen inprobisazioaren kontzeptuan.
 
Hirugarrenik, [[Alex Grillo]] jauna, 2008 urtean zehar bere taldekako saioetan parte hartzearekin inprobisazioaren mundua sakondu baitzuen.
26. lerroa:
Laugarrenik, [[Frédéric Blondy et Hélène Breschand]] musikalariak , izan ere, 2010 eta 2011 urtetan beraiekin egindako saio kolektiboak zinez azpimarragarriak izan baitziren inprobisazioaren ibilbidean zehar.
 
Azkenik, Joëlle Léandre, Evan Parker eta Jacques Didonato jaun-andreak lagungarri izan ziren erabat inprobisazioaren unibertsoanunibertsoa barnerazekojorratzeko, beraiekin burututako tailerrak direla medio.
 
== Musika estiloa ==
Bere jatorriak, Euskal Herriak, izadiak edo naturak, musika klasiko eta esperimentalarekin egindako topaketa ezberdinek, eragin sakona dute Elodie Baffalio pianojotzailearenpianojotzailearengan. baitan. Hauetatik abiatuz, bere unibertso musikal propioa sortu du. Elkarretaratzeen edo sorkuntzen arabera, bere musika klasiko-modernoa izanik, garaikidea instant batez ala melodiko-modala beste momentu batean izan daiteke, edo zenbaitetan bruitista, eta aldi berean inpresionista, zein beste une batzuetan espektrala.
 
<br />
39. lerroa:
 
== Lehen diskoa: ''Mellodi'' ==
Bakarka landutako eskaintza originala da ''Mellodi'': Diskoaren azaleko margoan ageri den bezala, tximeleta baten bi hegal bailiran moduan entzungo dira bertako melodiak. Batetik, hegal batean, inprobisazioaren hatsaz eramanak dauden doinuak antzemango dira eta bestetik, beste hegalean, euskal oinarri eta koloreetan errotutako melodiak"basa-ahaideak" -Zuberotarrek esan ohi duten hizkeran- edo erritmoak nabarituko dituzu.
 
Antzineko eta oraingo euskal kantu ala dantza herrikoiak abiapuntu gisa hautatu ditu. Beraiengan musikaltasuna gailenduko da. Hitzen zentzua ahantzi gabe, elea emeki-emeki desagertu egingo da, eta bere ordez, bihotzaren musika mintzo den lekura joango dira doinuak. [[Musika herrikoi]]a sentiberatasunez eta sotiltasunez moldatua eta aldi berean, inprobisatua dago. Izan ere, inprobisazioari leku propioa eman nahi izan baitio Elodiek disko honetan. Horrela kontzertu bakoitzean uneko magia ager daiteke, eta nahiz eta eremu ezagututan izan, kontzertu bakoitza beti berria izanen da. Horretarako, pianoaren adierazteko era ezberdin eta askotarikoak miatzen ditu etengabe Elodiek, soinu-tresnaren musika aberastasuna loratuz. Eta gainera, konposizioak gehitu eta aberastu egiten ditu uneoro, tradizioak eta olerkiak inspiratuta.
58 ⟶ 59 lerroa:
[[Kategoria:Euskal Herriko piano-jotzaileak]]
[[Kategoria:Zuberoako musikagileak]]
[[Kategoria:Inprobisatzailea]]
[[Kategoria:Musika herrikoia]]