San Blas jaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Autoritate kontrola jartzea
2. lerroa:
 
'''San Blas jaia''' [[otsailaren 3]]an ospatzen den jai tradizional eta erlijiosoa da, [[Euskal Herria]]n, [[Espainia]]n eta [[Hego Amerika]]ko zenbait herrialdetan zabaldurik dagoena. [[San Blas]] [[III. mendea|III. mendeko]] [[kristautasun|kristau]] [[martiri]] bat izan zen, gotzai eta medikua. Haur baten [[eztarri]]ko gaitza [[mirari]]z sendatu omen zuela eta, eztarrien zaindaritzat hartzen da kristau tradizioan. Horrela, ohikoak dira San Blaseko kordoiak, santuaren irudiaren aurrean bedeinkatu eta lepoan 9 egunez janzten direnak (otsailaren 3a barne), eta gero kendu eta erre egiten direnak, urte osoa eztarriko gaitzak, eztulak, [[hotzeri|katarroak]] eta eztarriko edozein infekzio prebenitu egiten dituztelakoan. Egun honetan santuaren omenez, hainbat nekazal azoka antolatzen dira. [[Abadiño]]koa azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta urtero milaka pertsona biltzen ditu. Laudiok ere hainbat ekintzaz beteriko azoka antolatzen du. [[Eibar]], [[Elgoibar]] eta [[Soraluze]]n ere San Blas opil zoragarriak prestatzen dira, Euskal Herriko toki askotan tradizionalak direnak. Egun horretan [[erroskilla]]k (antzinean, eztarriko gaitzak sendatzeko erremedio moduan zintzilikatzen zirenak), opilak eta gozokiak jaten dira. Ganaduarentzako elikagaiak ere bedeinkatzen dira.
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
{{zirriborro}}