«Oñatiko ituna (Lehen Karlistaldia)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Euskal Herrian [[Lehen Karlistaldia]] gerrak [[1833]]<nowiki/>tik 1839 arte iraun zuen. Alde baten [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos Maria Isidro Borboikoaren]], "Karlos V.” erregegaiaren aldeko karlistak, eta bestean [[Maria Kristina Borboikoa]]<nowiki/>ren defendatzaileak ziren liberalak borrokatu ziren. Espainiako historiografian Zazpi Urteko Gerra edo Lehen Gerra Zibila bezala ere ezagutzen zen. Euskal Herrian borroken amaiera '''[http://olaitturri.blogspot.com/2019/01/onatiko-ituna-lehen-karlistadan.html Oñatiko ituna]'''k ezarri zuen. 1839.eko abuztuaren 29an, [[Lazarraga dorrea eta jauregia (Oñati)|Lazarraga jauregia]]<nowiki/>n hamar ataleko ituna sinatu zuten karlisten aldetik Iturbe eta Egia jeneralek eta liberalen aldetik [[Espartero]] jeneralak.
 
Gerrako lehen urtetanurteetan, karlisten tropen garaipenak gehiago izan ziren. Harik eta [[Bilbo]]<nowiki/>ko setioan jasotako zauriaren ondorioz, [[Tomas Zumalakarregi|Zumalakarregi]] jenerala [[1835]]<nowiki/>an hil arte. [[Rafael Maroto]] jeneralak ordezkatu zuen buruzagitzan, baina hurrengo urteko [[Lutxanako gudua|Lutxana]]<nowiki/>ko bataila garrantzitsua liberalak irabazi zutenean, joera guztiz aldatu zen.
 
Alde bietako hildakoak hirurogei milatik gora zirela kontuan hartuta, eta liberalen garaipena ziurtzat joz, Esparterok gerra amaitzea onetsi zuen. [[:en:Lord_John_Hay_(Royal_Navy_officer,_born_1793)|Lord John Hay]] eta [https://books.google.es/books?id=FTMKJ_UW5UMC&pg=PA143&lpg=PA143&dq=colonel+wilde+1839&source=bl&ots=CJmPGuhd2Q&sig=ACfU3U1tOFF2tD4cw4oGz6BVK3fwANXmQA&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwj42r2vrIHmAhWS2BQKHXPoA6wQ6AEwAXoECAkQAQ#v=onepage&q=colonel%20wilde%201839&f=false Wylde koronel] britainiarren bitartekaritza lanei esker, 1939ko abuztuaren hogeita seian jeneral biak [[Abadiño]]<nowiki/>n elkartu ziren, itunaren foruei buruzko mamian adostasunera ailegatu gabe. Esparteroren tropak aurrera jarraitu zuten, hurrengo egunean Oñati konkistatuz. Egoeraren larria ikusita, Marotok bere konfiantzazko bi jeneral bidali zituen negoziazioak amaitzera.