Elodie Baffalio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
'''Elodie Baffalio''' [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] bakarkako [[piano-jotzaile]] inprobisatzailea da. [[Zuberoa]]ko [[Urdiñarbe]] herrian, 1986ko otsailaren 2an jaio zen.
 
== Prestakuntza ==
Zazpi urterekin abiatu zituen piano ikasketak [[Mauleko musika eskola]]n.
 
Ondoren, Baionarat[[Baiona]]rat abiatu zen eta bertan jarraitu zuen ikasketekin, [[Baionako Kontserbatorioa]]n ikasle izan baitzen 2001eko irailetik 2007ko ekaina bitartean. Hortxe eskuratu zuen pianoko “CEM titulua”, alegia, musika ikasketen ziurtagiria. Zehatzago esanda, ''UV'' delako aipamena (baliozko unitatearen aipamena) lortu zuen ondorengo arloetan: inprobisazio sortzailean, ''basse continue'', idazketa, analisia, musika formazioa, ganbara[[Ganbera-musika|ganbera musika]] eta akonpainamendua.
 
Baionako garai honetan pianoaren errepertorio klasikoa Olivier Chauzurekin landu arren, anekdota erabakiorra Patrick Defossez irakaslearekin bizi izan zuen. Izan ere, musika garaikidea jorratzeko asmotan klasera joan eta bertan, ustekabean inprobisazioa entsegatu baitzuen. Norabide artistiko profesionala finkatu zion ipar orratz garrantzitsua bilakatu zen inprobisazioa une horretatik aurrera. Horregatik bide berri honetan sartzea erabaki eta Baionako Kontserbatorioko inprobisazio sortzailea edo generatiboan ikastaroak gauzatu zituen Angélique Fullin andre pianojolearekinpiano-jotzailearekin.
 
Gero, 2007ko irailean Pariserako bideari ekin zion. Bertan, esperientzia anitz jorratu izan zituen pianoarekin lotuta. Esaterako, 2008ko ekaina bitartean Fontenay-Aux-Roses kontserbatorioan "oinarri jarraia" ( basse continue) eta klabezina sakondu zituen.
 
Horretaz gain, Pariseko egonaldian zehar, 2010eko ekaina arte, erreportorio klasikoa zein garaikidea landu zituen saio partikular bidez, hainbat piano jolerekin, besteak beste, Géraldine Dutroncy, Nathalie Bera-Tagrine eta Wieslaw Szlachta jaun eta andreekin.
17. lerroa:
Pianoarekin izandako esperientziarik aberasgarriena [[inprobisazio]]a izanik, berau bilakatu da, hain zuzen ere, Elodieren lan ildo esanguratsuena. Honetara heltzeko bidelagun izan ditu jarraian zerrendatutako musikariak.
 
Lehenik, [[Angélique Fullin]] pianojolepiano-jotzaile andrea, 2007tik 2009 urte bitartean berarekin izandako klase partikularretan abiatu baitzen inprobisazioaren kontzeptuan.
 
Bigarrenik, [[Alex Grillo]] jauna, 2008 urtean zehar bere taldekako saioetan parte hartzearekin inprobisazioaren mundua sakondu baitzuen.
26. lerroa:
 
== Musika estiloa ==
Bere jatorriak, Euskal Herriak, izadiak edo naturak, musika klasiko eta esperimentalarekin egindako topaketa ezberdinek, eragin sakona dute Elodie Baffalio bakarkako pianojolearen baitan. Hauetatik abiatuz, bere unibertso musikal propioa sortu du. Elkarretaratzeen edo sorkuntzen arabera, bere musika melodiko-modala izan daiteke, edo zenbaitetan bruitista, ala aldi berean inpresionista, zein une batzutanbatzuetan espektrala.
 
Margolaritza, argazkigintza eta olerkigintza ditu inspirazio iturri nagusi.
38. lerroa:
Bakarka landutako eskaintza originala da ''Mellodi'': Diskoaren azaleko margoan ageri den bezala, tximeleta baten bi hegal bailiran moduan entzungo dira bertako melodiak. Hegal batean, inprobisazioaren hatsaz eramanak dauden doinuak antzemango dira eta beste hegalean, euskal oinarri eta koloreetan errotutako erritmoak nabarituko dituzu.
 
Antzineko eta oraingo euskal kantu ala dantza herrikoiak abiapuntu gisa hautatu ditu. Beraiengan musikaltasuna gailenduko da. Hitzen zentzua ahantzi gabe, elea emeki-emeki desagertu egingo da, eta bere ordez, bihotzaren musika mintzo den lekura joango dira doinuak.[[Musika herrikoi]]a sentiberatasunez eta sotiltasunez moldatua eta aldi berean, inprobisatua dago. Izan ere, inprobisazioari leku propioa eman nahi izan baitio Elodiek diskadisko honetan. Horrela kontzertu bakoitzean uneko magia ager daiteke, eta nahiz eta eremu ezagututan izan, kontzertu bakoitza beti berria izanen da. Horretarako, pianoaren adierazteko era ezberdin eta anitzakaskotarikoak miatzen ditu etengabe Elodiek, soinu-tresnaren musika aberastasuna loratuz. Eta gainera, konposizioak gehitu eta aberastu egiten ditu uneoro, tradizioak eta olerkiak inspiratuta.
 
Laburbiduz, MELLODI izeneko lehen diskadisko honetan, alde batetik tradiziozko musika ezagutu edo errekonozitu ahal izango da, baina beti ere ñabardura berritzaileekin orraztua. Eta horrela tradizioa beste era batez atxemaiteko parada izanen da. Beste alde batetik, pianoa modu ezberdinez entzun eta gozatuko da, jakinez musika klasikoaren kolore armonikoakharmonikoak eta jazzaren inprobisazio izpirituak ere eragin dutela diskarendiskoaren sorkuntzan.
 
== Kanpo estekak ==