Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
798. lerroa:
 
XIX. mendearen bukaeran eskultore belaunaldi berri bat azaldu zen Euskal Herrian, Bilbon bereziki, eta garrantzi berezia hartu zuen Bizkaiko hiriburuko Arte Ederretako Eskolak. Eskultura ez zen gehiago eraikuntzari bereziki atxikiriko artea, eta, [[arroka|harriaz]] gainera, beste gai batzuk erabiltzen hasi ziren, [[brontze]]a bereziki. Horrez gainera, joera [[klasizismo|klasizistak]] eta [[errealismo|errealistak]] nagusi ziren arren, [[sinbolismo]]ak eta [[espresionismo]]ak gero eta indar handiagoa hartu zuten Euskal Herriko estetika esparruan, Europan barrena artearen arloan mamitzen ari zen iraultza sakonaren fruitu. [[Francisco Durrieu]] edo Durrio eta [[Nemesio Mogrobejo]] bilbotarrek zabaldu zuten bidea, eta [[Quintín de la Torre]], [[Higinio Basterra]], [[Fructuoso Orduna]], [[Leon Barrenetxea]], [[Moisés de Huerta]] eta beste zenbait eskultore jarraitu zitzaizkien.
 
[[Fitxategi:Olatu_sculpture.JPG|thumb|ezkerrera|200px|[[Nestor Basterretxea]]ren ''Olatua''.]]
1936ko gerrak eten zuen artista askoren jarduna eta, gerra ondoren, zentzugabeko neurri estu batzuen barnean jardun behar izan zuten erbesterako bidea hartu ez zuten eskultoreek. Irudigintzan ari izan ziren [[Julio Beobide]] eta [[Ricardo Iñurria]] gerra aurreko urteetan helduak ziren eskultoreak. Nolanahi ere, oso lan adierazkorrak egin zituen Beobidek. Aipagarriak dira orobat Argentinan sortu eta Bilbon Basterra eta De la Torrerekin ikasi zuen [[Arturo Acebal Idigoras]]en [[zeramika]] polikromoak. [[Jose Manuel Alberdi]] azpeitiarraren lana, Euskal Herrian hain ezaguna ez den arren, oso lan garrantzitsua izan da. Hamabost urte zituela Ingalaterrara eraman zuten eta bertan egin zituen eskultura ikasketak, bere euskal sustraiak alde batera utzi gabe. Molde klasikoko lanak egin zituen hasieran eta, Epstein edo Henry Moore bezalako eskultoreen ildotik, sinbolismo abstraktoaren bidetik abiatu zen ondoren.
 
809. lerroa:
Fitxategi:Iztueta_Eskultura_Donostian.jpg|[[Nestor Basterretxea]]ren ''[[Iztuetari kantua (eskultura)|Iztuetari kantua]]'' (1971).
Fitxategi:Chillida_berlin_Bundeskanzleramt.jpg|[[Eduardo Txillida]]ren ''Berlin'' (2000), Berlingo Kantzilertza Federalaren bulegoen atarian.
[[Fitxategi:Olatu_sculpture.JPG|thumb|ezkerrera|200px|[[Nestor Basterretxea]]ren ''Olatua''.]]
</gallery>