«Euskal Herria»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
{{sakontzeko|Euskal Herriko onomastika}}
 
[[Euskaltzaindia]]k urtetan argitaratu ditu [[onomastika]]ri buruzko txostenak, ''[[Onomasticon Vasconiae]]'' izenburupean, [[Jose Maria Jimeno Jurio|Jimeno Jurio]], [[Juan San Martin]], [[Henrike Knörr]], [[Roberto Gonzalez de Viñaspre]], [[Elena Martínez de Madina Salazar|Elena Martinez de Madina]], [[Patxi Salaberri Zaratiegi|Patxi Salaberri]], [[Mikel Gorrotxategi Nieto|Mikel Gorrotxategi]], eta beste hainbat filologo ibili dira lan horietan. Baina euskal onomastikaz egindako ikerketa lan guztiak ez dira ''[[Onomasticon Vasconiae]]'' bilduman sartu.
 
[[Onomastika]]ren arloan, aipagarria da euskal [[toponimia]] eta [[antroponimia]]ren arteko loturak, emakumezkoen izenen artean lurraldez lurralde hainbat adibide ditugularik. [[Nafarroa]] da herrialderik emankorrena esparru honetan, Leire, Iratxe, Idoia, Alaitz, Nagore, Saioa, Uxue, Eunate, Irantzu, Puy eta Orreaga izenekin. [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrikoak]] ditugu, bertzela, Ainhoa eta Garazi arrakastatsuak, eta Nafarroarekin batera Irati eta Zuberoa elkar banatzen ditu. [[Gipuzkoa]] ere emankorra da toponimoetatik etorritako izenei dagokienez eta Arantza(zu), Itziar, Olatz, Dorleta, Aloña eta Larraitz eman dizkigu. Azkenik, [[Bizkaia|Bizkaiko]] Begoña, Udiarraga eta Ziortza eta [[Araba]]ko Estibalitz ditugu.
11.260

edits