Oñatiko ituna (Lehen Karlistaldia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa:
Alde bietako hildakoak hirurogei milatik gora zirela kontuan hartuta, eta liberalen garaipena ziurtzat joz, Esparterok gerra amaitzea onetsi zuen. [[:en:Lord_John_Hay_(Royal_Navy_officer,_born_1793)|Lord John Hay]] eta [https://books.google.es/books?id=FTMKJ_UW5UMC&pg=PA143&lpg=PA143&dq=colonel+wilde+1839&source=bl&ots=CJmPGuhd2Q&sig=ACfU3U1tOFF2tD4cw4oGz6BVK3fwANXmQA&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwj42r2vrIHmAhWS2BQKHXPoA6wQ6AEwAXoECAkQAQ#v=onepage&q=colonel%20wilde%201839&f=false Wylde koronel] britainiarren bitartekaritza lanei esker, 1939ko abuztuaren hogeita seian jeneral biak [[Abadiño]]<nowiki/>n elkartu ziren, itunaren foruei buruzko mamian adostasunera ailegatu gabe. Esparteroren tropak aurrera jarraitu zuen, hurrengo egunean Oñati konkistatuz. Egoeraren larria ikusita, Marotok bere konfiantzazko bi jeneral bidali zituen negoziazioak amaitzera.
== Aurrekariak ==
Ituna [[Oñati]]<nowiki/>n sinatzeak sinbolismo handia zuen Espartero jeneralarentzat, garailea bera izan zela garbi gera zedin. Izan ere, “Karlos V.” erregegaia bezala ezagutua, gorte ibiltaria zuen Euskal Herrian barrena, eta tarteka [[Lizarra]]<nowiki/>n, [[Tolosa|Tolosan]], [[Azpeitia]]<nowiki/>n, [[Durango|Durangon]] eta Oñatin egoten zen. Esparterok bere garaipena Lazarraga jauregian, Karlos V.ren gortearen egoitzetako baten, sinatzea nahi izan zuen, harrokeriaz. Eta aurkariei publikoki jakinerazteko, ondorengo egunetan Maroto eta biak [[Bergara]]<nowiki/>n solemneki tropen aurrean agertzea exijitu zuen.
 
<nowiki/><nowiki/><nowiki/><nowiki/>[[Fitxategi:Primera Guerra Carlista.svg|thumb|Bataila eremuen mapa]]Hala ere, karlisten [[batailoi]] gehienak, hogeita zazpi hain zuzen, ez zeuden ados gerra amaitzeko baldintzekin. Eta soldadu asko ez zegoen prest armak entregatzeko. Bestalde, Karlos erregegaia [[Frantzia]]<nowiki/>rako bidean zen jadanik, armadako ofizial eta soldadu askorekin, eta beste batzuk [[Amerika|Ameriketa]]<nowiki/>rako eta [[Filipinak|Filipineta]]<nowiki/>rako bidea hartua zuten.