Whiski: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-gutxi gora behera +gutxi gorabehera)
42. lerroa:
=== Biltegiratzea ===
 
Destilatzetik ateratako likorea egurrezko upeletan gordetzen da. Eskozian aldez aurretik [[Jerez (ardoa)|sherria]] edo [[bourbonBourbon (edaria)|bourbona]]a izan duten upelen egurrak berrerabiltzen dituzte whiski upelak egiteko, izan ere, horrek zapore berezia ematen baitio whiskiari. Upel egur horiek Estatu Batuetatik ekartzen dituzte gehien bat, izan ere, herrialde hartako osasun legeriaren arabera, egurrezko upel bakoitzak erabilpen bakarra baino ezin du izan.
 
Eskozian, likoreari whiski izena eman ahal izateko gutxienez hiru urtez egon behar du upelean. Whiski gehienek epe hori hirukoizten dute, eta malta bakarreko whiskiek (''single malt'') hamar eta hamabi urte ematen dute upeletan botilaratuak izan aurretik. Upelategietako usaina oso berezia izaten da, besteak beste, upelek galera txikiak izaten dituztelako. Upel bakoitzak %2a galtzen du gutxi gorabehera urtean, eta beraz, hamar urteren buruan beren edukiaren bostena galtzen dute.<ref name=":0" /> Galtzen den kopuru horri ''Aingeruen zatia'' deitzen diote.