«Oñatiko ituna (Lehen Karlistaldia)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
{{wikitu}}
[[Fitxategi:Lazarraga jauregia.jpg|thumb|Lazarraga jauregia]]
Euskal Herrian [[Lehen Karlistaldia]] gerrak [[1833]]<nowiki/>tik 1839 arte iraun zuen. Alde baten Karlos Maria Isidro Borboikoaren eta erregimen absolutu baten aldekoak ziren karlisten borrokatu ziren, bestean Isabel II.a eta Maria Kristina Borboikoaren defendatzaileak ziren liberalak. Antzina, Espainiako historiografiak Zazpi Urteko Gerra edo Lehen Gerra Zibila bezala ezagutzen zuen. Euskal Herrian borroken amaiera '''[http://olaitturri.blogspot.com/2019/01/onatiko-ituna-lehen-karlistadan.html Oñatiko ituna]'''k ezarri zuen. 1839.eko abuztuaren 29an, [[Lazarraga dorrea eta jauregia (Oñati)|Lazarraga jauregia]]<nowiki/>n hamar ataleko ituna sinatu[[Fitxategi:Lazarraga jauregia.jpg|thumb|Lazarraga jauregia]]
 
zuten karlisten aldetik Iturbe eta Egia jeneralek eta liberalen aldetik [[Espartero]] jeneralak.
 
Gerra hasi zenetik, karlisten tropen garaipenak gehiago ziren, harik eta [[Bilbo]]<nowiki/>ko setioan jasotako zauriaren ondorioz, [[Tomas Zumalakarregi|Zumalakarregi]] jenerala [[1835]]<nowiki/>an hil arte. [[Rafael Maroto]] jeneralak ordezkatu zuen buruzagitzan, baina hurrengo urteko [[Lutxanako gudua|Lutxana]]<nowiki/>ko bataila garrantzitsua liberalak irabazi zutenean, joera guztiz aldatu zen.
 
 
 
Alde bietako hildakoak hirurogei milatik gora zirela kontuan hartuta, eta liberalen garaipena ziurtzat joz, Esparterok gerra amaitzea onetsi zuen. Lord John Hay eta Wylde koronel britainiarren bitartekaritza lanei esker, 1939ko abuztuaren hogeita seian jeneral biak [[Abadiño]]<nowiki/>n elkartu ziren, itunaren foruei buruzko mamian adostasunera ailegatu gabe. Esparteroren tropak aurrera jarraitu zuen, hurrengo egunean Oñati konkistatuz. Egoeraren larria ikusita, Marotok bere konfiantzazko bi jeneral bidali zituen negoziazioak amaitzera.