Juan de Lángara y Aritzmendi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
[[José Patiño]]k 1717an Cádiz barrutiko [[itsas guardia]] konpainia sortu zuen. Juan de Lángarak parte hartzeko izena eman zuen lehenetariko bat izan zen. [[Antonio Gaztañeta|Gaztañeta]] jeneralaren ontzidian itsasoratu zen eta harekin [[Sizilia]]ko kanpainan eta [[Passaroko Lurmuturreko itsas gudua]]n aritu zen. [[Berebere]]en aurka ibili zen ondoren, [[kortsario]] moduan. [[Ceuta]]ren laguntzaz ere joan zen hiria inbaditua izateko arriskuan zegoenean. [[Baltasar de Guevara]]ren eta [[Mariren markesa]]ren ontzidietan ibili zen ondoren. Lehorrean ere postu garrantzitsuak bete zituen. 1747an [[itsasontzi kapitain]] izendatu zuten.
 
[[Andrés Reggio]] jenerala hil zenean Lángara [[teniente general|teniente jeneral]] zen eta, orduan, [[1780]]ko [[otsailaren 8]]an, aldi baterako, Cádiz barrutiko kapitain jenerala eta Itsas Armadaren zuzendari orokorra izendatu zuten. Behin-betiko izendapena [[Luis de Córdova y Córdova]]rena izan zenean eta hau itsasoratu zenean, Lángara berriro ere, orduan hil arte, postu bera bete zuen. Heriotzak Cádizen harrapatu zuen, 1781an.<ref>''Diccionario de la Historia de España'', Espasa Calpe.</ref>
 
== Erreferentziak ==