Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea''' ('''AEK''') helduei [[euskara]] irakasten diharduen herri [[erakunde]] bat da. Gaur egun helduen euskarazko euskalduntze eta [[Alfabetatze|alfabetatzean]] aritzen den elkarterik zaharrenetakoa dugu eta, administrazio-banaketak gaindituz, [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan lan egiten duen bakarra<ref name=":2">{{Cite web|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/alfabetatze-euskalduntze-koordinakundea-aek/ar-1587/|izenburua=Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea. AEK|sartze-data=2019-11-22|egunkaria=Auñamendi Entziklopedia|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>. Ehun [[euskaltegi]] eta gau-eskola baino gehiago ditu, eta 600 bat irakasle.
 
Legearen ikuspuntutik, iparraldeko AEK eta hegoaldeko AEK erakunde ezberdinak dira, halabeharrez. Elkarlanean ari diren arren, administrazio banaketak eta tokian tokiko egitura ez zentralizatuak hobesteak horretara darama AEK. Jabetzaren ikuspuntutik, hegoaldeko AEKk [[kooperatiba]] moduan antolatzen du bere burua 2012tik<ref>{{Cite web|url=http://forokoop.coop/blog/eu/2019/01/15/aekeuskara/|izenburua=AEK, Euskal Herrian euskara normaltasunez erabiltzea|sartze-data=2019-11-10|egunkaria=forokoop|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>, iparraldeko AEKk [[elkarte]] gisan dirauen bitartean.
23. lerroa:
Garai hartako egoera politikoak eta euskararen egoera soziolinguistikoak AEK-ren jarduna baldintzatu zuten. Erronka handienetariko bat euskararen irakaskuntzarako material egokia sortzea izan zen. Helburua ahal bezain bat euskal hiztun ahal bezain denbora gutxian sortzea izanki, metodo komunikatiboaren aldeko hautua egin zen hastapenetik. Eskualde eta gau-eskola bakoitzeko didaktika taldeek pedagogia berritzaileak baliatzen zituzten materialak sortzeari eta irakasleak formatzeari ekin zioten. Horren adierazgarri dira, besteak beste, talde dinamika eta metodo komunikatiboa oinarritzat hartzen zuten estrategiak garatzeko sortu ziren hainbat joko bilduma<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Joko Bilduma: euskararen irakaskuntzarako jokoak|urtea=1988|abizena=|izena=Castresana, Txubio eta Zubiri, Entzi|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=AEK|ISBN=84-404-3459-6}}</ref> eta eskuliburu<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Talde dinamika eta hizkuntz ikaskuntza. Teoria, aholku praktikoak, 175 joko eta teknika|urtea=1992|abizena=Berezibar|izena=Iñaki|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=AEK|ISBN=84-87800-09-2}}</ref>.
 
1980ko hamarkadan [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzak]] zentro eta irakasleen homologazio baldintzak ezarri zizkion AEKri EAEn<ref name=":2" />. Eztabada ugariren ondoren, eusko jaurlaritzak [[HABE]] (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea) sortu zuen 1983an. Ordutik aurrera diru publikoa murriztu zitzaion AEKri. Horri loturik 1985ean Gasteizko AEKko zenbait irakaslek gose greba bat ere egin zuten, lansaria jaso gabe hainbat hilabete zeramatzatela salatzeko.
 
AEK-k jasaten zuen prekaritate ekonomikoari aurre egiteko moldeak topatzea erronka handia zen. “[[Bai Euskarari (1978)|Bai euskarari]]” eta “[[Kilometroak]]” egitasmoen arrakastak antzeko proiektu bat egiteko ideia piztu zuen, aldi berean euskararen aldeko aldarri eta finantzamendu iturri izango zen ekitaldi bat antolatzekoa<ref name=":0" />: horrela sortu zen [[Korrika|KORRIKA]].
34. lerroa:
Iparraldean, 1989ko DEIADAR kanpainak [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaska]] eta Iparraldeko botere publikoen artean hitzarmen bat adostea lortu bazuen ere, frantses instituzioek AEKri ez zioten egiten zuen lanagatik aitortzarik egin, ez eta finantzamendu hitzarmenik onartu ere. Iparraldeko AEKk 200.000 [[Frantziar libera|libera]] baino gehiagoko defizit batekin hasi zuen 1989/1990 ikasturtea, eta horri aurre egiteko, hainbat mobilizazio antolatu ziren 1990an zehar, besteak beste [[Donibane Lohizune|Donibane Lohitzunen]] kilometro beteko banderola bat zabalduz<ref name=":0" />.
 
1993an Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak kendu zizkion AEKri, AEKk homologazioa baztertu izana eta Jaurlaritzaren aurrekontu falta argudiatuz<ref>{{Cite news|url=https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1993-10-16&orria=009&zenb=VmNreSs5QXo3SXlFT1VTSXI4RGxKQT09|abizena=|izena=|izenburua=Osa: "Joseba Arregi euskalgintzak daukan oztopo nagusienetakoa da".|data=1993-09-13|egunkaria=Euskaldunon Egunkaria|formatoa=pdf|hizkuntza=|sartze-data=2019-11-09}}</ref><ref name=":1" />. 1995ean itzuli zitzaizkion diru laguntzak, Jaurlaritzak AEKko irakasleen esperientziak zuen pisua aitortu eta homologazioan kontuan hartu zuenean<ref name=":2" />.
 
1996an, Iparraldeko AEK [[François Mitterrand|Mitterranden]] gobernu sozialistak antolatutako “Pays Basque 2010” batzordearen hausnarketara gonbidatua izan zen. 1994an sortua izan zen garapen batzorde honek hainbat hautetsi eta herri eragile biltzen zituen, eta Euskal Herriko Antolamendu Eskema (“''Schéma d’Aménagement du Pays Basque''”) bat eratzea zuen xede. AEKk egindako emendakinek [[Euskararen Erakunde Publikoa|Euskararen Erakunde Publikoaren]] sorrera eta hizkuntza arloko proiektuak diruztatzeko Iparraldeko botere publikoen eta [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzaren]] arteko hitzarmenak ahalbidetu zituen 2000. hamarkada hastapenean<ref name=":0" />.